Garate anaiaren etxea

Koordenatuak: 43°10′22″N 2°16′55″W / 43.17286°N 2.2819°W / 43.17286; -2.2819
Wikipedia, Entziklopedia askea
Garate anaiaren etxea
Kultura ondasuna
Garate anaiaren etxearen irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAzpeitia
Koordenatuak43°10′22″N 2°16′55″W / 43.17286°N 2.2819°W / 43.17286; -2.2819
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Ondarea
BICRI-51-0001479
61

Garate anaiaren etxea edota Errekarte baserria Gipuzkoako Azpeitia udalerrian dagoen eraikin bat da. Loiolako Santutegitik hurbil dago, Aizpuru auzora doan bidearen hasieran.

Anaia Frantzisko Garate jesuita dohatsua (Juan Pablo II.ak 1985an beatifikatua) bertan jaio zen 1857an. Gaur egun, bertan, Deustuko Unibertsitatean urte luzetan atezain izan zenaren oroimenez irekitako museo-santutegi txikia dago.

Eraikina ohiko baserri gipuzkoarra da. Behe solairuan sukaldea, ukuilua eta bodega txiki bat daude, bi logelarekin batera. Eraikina museo bilakatzean kapera txiki bat jarri zen garai bateko ukuiluan. Lehen solairuan jangela eta logela nagusiak daude, hauetako batean jaio zen Frantzisko Garate Anaia 1857an. Logela hauen aldamenean lastategia aurkitzen da, kanpotik ere irisgarria dena, bidearen altuera berdinera gelditzen baita. Lastategi honen azpian aurkitzen da ukuilua eta tranpa baten bitartez lotzen dira, lastoa animaliei bota ahal izateko[1].

1964ean Gipuzkoako kultura ondasun bezala izendatua izan zen.

Garate Anaiaren Etxea



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Santuario de Loyola Caserío Beato Gárate.» web.archive.org 2008-09-08 (Noiz kontsultatua: 2019-09-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]