Sukalde

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Mendebaldeko sukalde modernoa

Sukaldea bereziki jakiak prestatzeko prestatua dagoen toki bat da. Egungo sukalde batean, honako gailu hauek izaten ditu, orokorrean: sukalde (etxetresna) bat erregailuekin, harraska bat, biltegi bezala erabiltzeko altzariak eta lantegi bat. Hauetaz gain, sarri, honako beste hauek ere ikusten dira: hozkailua, mikrouhin labea, eta beste etxetresna elektriko batzuk, zukugailua eta irabiagailua. Etxe txikietan, ohikoa da sukaldea eta jangela dena toki berean izatea, tokia aurrezteko.

Etxeko sukaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxe batean, sukaldea, hainbat jaki ezberdin prestatzen diren tokia da.

Sukalde industriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukalde industriala, jende askori aldi berean jaten emateko tokietan erabiltzen da. Jatetxeetan, eskoletako jangelatan, etab... Hauek, betebehar asko dituzte osasun eta jaki segurantza arloan. Horregatik, jakien sarrerak eta irteerak kontrolatzen dira, egindako janariak, egiten ari direnekin, irteten ari den zaborrarekin eta sartzen ari diren lehengaiekin nahas ez daitezen. Materiala eta tokia, garbiketa eta mantenua errazteko propio pentsatuta daude. Altzairu herdoilgaitza da erreferentziazko materiala tresnendako, azulejua eta estaldura aldaezinak lurra eta hormentzako diren bezala.

Makinak eta ekoizte moduak, langileek, prestaturiko jakiekin ahal bezain kontaktu gutxien izateko pentsatuta daude. Honetarako, eskularruak, aurpegi babesak, eta kapela erabiltzen dira. Edo, zuzenean, tresnen aginteak eskuekin ukitzea eragotziz. Adibide bat, hankekin aktibatzen diren ur txorrotak dira. Tokiak, kanpoaldearengandik geroz eta isolatuagoak daude, leiho eta ate isolatzaileen bidez. Eta aire girotuaren erabilerak, bakterioen sarrera arriskua asko murrizten du.

Sukaldearen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldea, toki aparte bezala, K. a. V. mendean agertu zen, izaera erlijioso bat mantenduz: jaki guztiak prestatuak ziren tokia, aldi berean, etxeko jainkoen gurtzaleku ere bazen. Sukalde erromatarrak oso ongi prestatuak zeuden, harraska, ogi labea, espeziak txikitzeko hutsuneekin...

Erdi Aroan, gazteluetako sukaldeak, toki garrantzitsuak izatera pasa ziren. Eguneroko lana etengabekoa zen. Gela erraldoiak ziren, tximinia erraldoiekin. Sukalde bakoitzean, horietako bat edo gehiago aurki zitekeen. Hainbat eranskin ezberdinetan banatuta zeuden: frutategia, okindegia... Burgesen etxeetan, aldiz, sukaldea, jendearen harreraleku eta jakiak prestatu eta jateko erabiltzen zen gela bat zen.

Pizkunde garaian, asko hobetzen dira tresnak eta apaindura. Europako nobleziaren sukaldeak, oso luxuzkoa izaten hasten dira, Amerikatik batik-bat, ekarri ziren jaki berri ugariak direla eta (Patatak, tomateak, piperrak, babak...)

XIX. mendean, aurrerakuntza teknikoek, sukaldeko bateria eta labeak kasu, sukaldeak, sukaldari handiek "laborategi" bezala bataiatu zuten horretan bihurtu zuten. Burgesen etxeetan, etxeko beste edozein tokitatik erabat bananduta zegoen tokia zen, zerbitzuko ate bat ere bazuena. Sotoan edo pasabide luzeen amaieran jartzera ere iritsi ziren. Erabiltzen ziren tresnak ugariak izaten hasi ziren: balantzak, xukaderak, bateriak, mahai tresna zerbitzuak, zartaginak, espezia potoak... Etxekoandrearen tokitzat jo zen, eta, horren froga bezala, Alemanian, hiru Kren estereotipoa sortu zen (Kinder: umeak, Kirche, eliza eta Küche, sukaldea).

XX. mendean jada, argiztapenean egindako aurrerapausoen ondorioz, baita apaindura kontzeptua eta hozkailu aparatuen agerpenaren ondorioz ere, sukaldea gainontzeko etxean bertakotzen hasi da. Mende honen erdialdera, tokiaren urritasuna zela eta, ekipamendu funtzionalagoak agertzen hasi ziren eta erabat ekipaturiko sukaldeen salmenta hasi zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sukalde Aldatu lotura Wikidatan