Garbiñe Larralde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garbiñe Larralde

Bizitza
JaiotzaLesaka, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista

enredarteayudaaprender.blogspot.com
Twitter: garbinelarralde LinkedIn: garbinelarralde Edit the value on Wikidata

Garbiñe Larralde Urquijo[1] (Lesaka, 1968)[2] euskal artista eta irakaslea da. Pentsamendu bisualak eta IKTek hezkuntzari eskaintzen dizkioten aukerak ikertzen ditu eta Visual Thinking-en aditua da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garbiñe Larraldek UPV/EHUn Arte Ederrak ikasketak burutu zituen, Teknika Grafikoak espezialitatearekin. (1985-1991) Azken urtean Erasmus beka lortu zuen eta Marseillan egon zen 1994 arte Nafarroako Gobernuak eman zion ikasketak luzatzeko bekari esker.[3] Gero Askapena erakundearekin Ertamerikara, El Salvadorrera joan zen bere ahizpa eta lagun batekin.[4] 1998-2002 urteetan Universidad Centroamericana José Simeón Cañas eta José Matías Delgado Unibertsitatean irakasle gisa aritu zen eta Don Bosco Unibertsitatean Artea eta Kultura Departamentua eta Diseinu Grafiko Eskola sortze eta zuzentze lanetan.

2005ean Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan genero-identitatearen eraikuntza Yani Pecanins artistaren obra aztertzen zuen tesia defendatu zuen. [3][5] 2005-2006 tartean UPV/EHUko irakasle izan ondoren, 2007 geroztik Bigarren Hezkuntzako irakasle da.


Erakusketa kolektibo eta indibidualak egin ditu, hainbat aipamen jasoz.[6] [7] Hezkuntza eremuan Arteak, Pentsamendu Bisualak eta teknologia digitalek eskaintzen dituzten aukerak ikertzen ditu. Hezkuntzan metodologia aktibo eta berritzaileen sustatzaileen artean erreferentetzat hartua da.[8] Visual Thinking erremintari buruz idatzi [9] eta prestakuntza tailerrak eta hitzaldiak ematen ditu bai presentzialki, bai sarean. [10][11] [12] [13] [14] Hitzaldien memoria grafikoak egiten trebea,[15] kontakizunak ilustratzen ditu[16] eta No me cuentes historias, dibújamelas proiektuaren sortzaileetariko bat da.[17] [18] 2017an Larralderen blogak Espiral-Edublog saria irabazi du.[19]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskaltzaindiak Urkixo grafia hobesten badu ere, pertsona honek bere deitura gaztelaniazko grafiaz idatzi ohi du. (Ikus: Euskaltzaindia - Deiturak)» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
  2. Garbiñek, urtebetetze egunean. «Garbiñe on Twitter» Twitter (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Garbiñe Larralde» Linkedin.
  4. «Amaia Larralde: "Beti da aberasgarri atera eta ikustea ze beste errealitate dagoen, besteengandik ikastea"» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  5. (Ingelesez) Esquivel, Luz del Carmen Vilchis. (2016-06-10). Libros De Artista. Teoría Y Praxis Desde La Experiencia De “El Archivero”.. Palibrio ISBN 9781506514499. (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  6. «curriculumvitae - garbinelarralde» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  7. «Iruñeko Marta Loredok irabazi du Bertizko Margo lehiaketa» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  8. (Gaztelaniaz) Telefónica, Equipo de Innovación Educativa de Fundación. (). Prepara tu Escuela para la Sociedad Digital: Claves para sumarse al cambio. Fundación Telefónica ISBN 9788415282167. (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  9. Garbiñe Larralde, Itziar López. (PDF) [http://www.ikasten.ikasbil.eus/pluginfile.php/1945003/mod_habecms/doc_attachment_eu/2028/eH90_LarraldeL%C3%B3pez-Visual%20Thinkinga-1.pdf Visual Thinking-a hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan. ].
  10. (Gaztelaniaz) «Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria» Cursos de Verano UPV/EHU 2017-03-22 (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  11. Tutorías en Red. (2018-03-07). "VISUAL THINKING COMO HERRAMIENTA DE PREVENCIÓN" GARBIÑE LARRALDE. (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  12. INTEF. (2017-03-29). Presentación "Visual Thinking en educación" #VisualMooc. (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  13. Mares Virtuales. (2016-12-23). BBPP2016. Dibújamelas – Ramón Besonías y Garbiñe Larralde. (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  14. (Gaztelaniaz) «El IX Getxoblog abre el ciberespacio al futuro» El Correo 2017-11-15 (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  15. (Ingelesez) «IX Encuentro Anual #GetxoBlog según Garbiñe Larralde» Flickr (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  16. Alberto, Barranquero Sánchez,. (). [https://conocimientoabierto.carm.es/jspui/handle/20.500.11914/2309 En mi verso soy libre: relatos 2017. El día de mañana, Adriana Saiz Aguayo. Ilustración: Garbiñe Larralde y Ana Fanjul. ], 113 or. (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  17. Escuela Abierta Ser. (2018-02-13). Diario De Aprendizaje 6. (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  18. Mikel Agirregabiria. (2017-11-26). IX GetxoBlog 2017 3º/20 - Streaming 3º/3 del evento. (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).
  19. (Katalanez) «Enredar y aprender - Espiral Edublogs» espiraledublogs.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garbiñe Larralde Aldatu lotura Wikidatan