Garun lobulu
Wikipedia(e)tik
Garun lobuluak:
Urdina: Lobulu frontala
Berdea: Lobulu tenporala
Arrosa: Lobulu okzipitala
Horia: Lobulu parietala
Urdina: Lobulu frontala
Berdea: Lobulu tenporala
Arrosa: Lobulu okzipitala
Horia: Lobulu parietala
Garun lobuluak garun kortexeko zatiak dira, garuna bere funtzioaren arabera azpibanatzen dutenak. Jarraian garuneko lobulurik garrantzitsuenak aipatzen dira:
- Lobulu frontala: aurrealdeko zatian dago, Rolandoren artekaren aurrean. Honek mugitzeko ahalmena ematen du (kortex motorea), arrazoitzekoa eta arazoen konponketarena, baita lengoaiaren zati bat eta emozioak ere.
- Lobulu parietala: Rolandoren artekaren atzetik eta Silvioren artekaren aurretik dago; atzetik irudizko kanpoko arteka elkarzutarekin muga egiten du. Kanpoko pertzepzio sentsorialez arduratzen da (eskuak, oinak, etab...): sentsibilitatea, ukimena, pertzepzioa, presioa, tenperatura eta mina.
- Lobulu okzipitala: Garunaren atzealdeko zatian dagoen lobulua da, animali askotan ondo zehaztutako mugak dituena, baina gizakian bere nortasun anatomikoa galdu duena. Irudiak sortzeaz arduratzen da.
- Lobulu tenporala: garunaren zati bat da. Lobulu okzipitalaren aurrean dago, Silvioren artekaren atzealdean eta behealdean, gutxi gora-behera loki bakoitzaren atzean. Paper garrantzitsu bat du ekintza bisual konplexuetan, aurpegiak ezagutzea adibidez. Entzumena, oreka eta koordinaketaz arduratzen da. Garuneko "usaimenaren gune primarioa" da. Entzumenetik datorren informazioa jaso eta prozesatu ere egiten du, eta oreka mantentzen laguntzen du eta antsietatea, plazerra eta haserrea bezalako emozio eta motibazioak erregulatzen ditu.