Gaspare Spontini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaspare Luigi Pacifico Spontini.

Gaspare Luigi Pacifico Spontini (Majolati, Italia, 1774ko azaroaren 14a - Majolati, Italia, 1851ko urtarrilaren 24a) italiar musikagilea eta biolinista izan zen.

Biografia

Napoliko Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. 1803. urtean Parisen jarri zen bizitzen. Harrezkero musikagile ospetsu bihurtu zen.

1807an La vestale opera estreinatu zuen Parisen, eta Josefina enperatrizaren babesa lortu zuen. 1810ean, Parisko Italiar Operako zuzendari izan zen. 1820ean Prusiako Frederiko Gilen III.ak Berlingo musika-zuzendari nagusi izendatu zuen, baina enperadorea berehala hil zen eta prusiar abertzaleek kargua uztera behartu zuten. Opera-egile ospetsua izan zen garai hartan.

Aipagarriak dira: L´Eroismo ridicolo (1797); Il finto pittore (1798); La finta filosofa (1803); Milton (1804); La vestale, Spontiniren lan ospetsuena (1807); Fernand Cortez (1809); Olympe (1819); Nurmahal (1822); Alcidor (1825); eta Agnes von Hohenstaufen (1829).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaspare Spontini Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak