Gatsby Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gatsby Handia
Egilea F. Scott Fitzgerald (1925)
Generoa Eleberria
Datuak
Jatorrizko izenburua The Great Gatsby
Urtea 1925eko apirila
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Argitaratzailea Charles Scribner's Sons (1925eko apirila)
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Orrialdeak 218
ISBN ISBN 978-06-84830-42-1
OCLC 592107709
Itzultzailea Xabier Olarra Lizaso
Argitaratzailea Igela (1990)
Bilduma Literatura saila
Orrialdeak 217
ISBN ISBN 978-84-87484-04-9

Gatsby Handia (ingelesezko jatorrizko izenburua The Great Gatsby) 1925an F. Scott Fitzgerald estatubatuar idazleak argitaratutako eleberri bat da. Kontakizuna 1920ko hamarkadan New York eta Long Island kokalekuetan girotua dago.Ameriketako Estatu Batuetako literaturan Jazzaren aroak izandako islada bezala deskribatua izan da.

Lehenbizikoz argitaratu zenean irakurleek ez zioten Fitzgeralden eleberriari harrera onik eman, idazlea hil zenerako denera 24.000 ale baino gutxiago saldu zirelarik. Atzerakada Handia eta Bigarren Mundu Gerra garaian ahaztua izan zen. Aldiz, 1950eko hamarkadan berrargitaratu eta berehala irakurle andana handiak irakurri ostean sekulako arrakasta bereganatu zuen. Ondorengo hamarkadetan zehar mundu osoko eta bereziki EEBBko institutu eta unibertsitateetan ohiko irakurketa testu estandarra bilakatu zen. Zenbait erreferentziek XX. mendeko estatubatuar literaturako eleberri garrantztsuenen artean sailkatu ohi dute.

Euskaratzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990an Xabier Olarra itzultzaileak euskaratu eta Igela argitaletxean argitaratu zuen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain arte Gatsby Handia eleberriaren zinemarako sei egokitzapen burutu izan dira:

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]