Gau-lore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Gau-lorea
2006-10-18Mirabilis jalapa03.jpg


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea: Magnoliopsida
Ordena: Caryophyllales
Familia: Nyctaginaceae
Generoa: Mirabilis
Espeziea: Mirabilis jalapa
Izen binomiala
Mirabilis jalapa
L.

Gau-lorea (Mirabilis jalapa) Nyctaginaceae familiako landare bizikor belarkara da, batez ere lorategietan apaingarri landatzen dena. Jatorria Ameriketan du eta Europan XVI. mende amaieran barneratu zuten.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gau-lorea Hego Amerika tropikalekoa izanik ere, mundu osoko eskualde tropikal eta epeletan bertakotu da. Eskualde freskoagoetan, lehenengo hotzaldiekin hiltzen da, baina hurrengo udaberrian tuberkuluetatik berriz hazten da. Gehienera 90cm garai izaten da eta egutera maite du. Bihotz itxurako hosto punta-zorrotz ertz osokoak ditu.

Loreak zuriak, gorriak, horiak, laranjakarak, moreak edo fuxiak izan daitezke, eta batzuetan bi koloretakoak batera lore berean. Gainera, egun osoan itxita egon ostean, ilunabarrean irekitzen dira (horregatik izena) eta lurrin gozoa egozten.

Hazia

Hazi bakarreko fruituak esferikoak eta beltzak dira heltzean, horixka-horiak heldugabeak badira. Toxikoak dira[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gau-lore Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Mirabilis jalapa