Gehiegizko arrantza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arrantzontzia.

Gehiegizko arrantza gertatzen da, arrantzak arrain kantitatea onargarria ez den maila batera murrizten duenean. Hori edozein lekuan gerta daiteke, itsasoan nahiz lakuetan. Gehiegizko arrantzak ondorio lazgarriak ditu ekosistemetan, hauek desagerrarazteraino. Horrez gain, gehiegizko arrantzarengatik gero eta arrain txikiagoak arrantzen dira.

Hau ez da fenomeno berria, XX. mendean jadanik bazen. Arrantza baliabideak eta ingurumena kaltetzen ditu, hau da, uharriak, uraren kalitatea, plaktona...

Gaur egun, berrehun milioi pertsona bizi dira itsasotik eta mundu osoko flota 3.5 milioi itsasontziz osaturik dago. Baina arrantza industrialak, itsasontzien %1a izanik ere, arrantzatzen den arrain kopuruaren %50a biltzen du.

Elikaduraren eta Nekazaritzaren Organizazioaren (FAO) arabera, mundu guztiko arrainen %70a gehiegi ustiatua da edo desagertzeko arriskuan. Kaltegarriak diren neurrien handitzeak egoera txarrera eraman du, animalia eta ekosistema osoak desagerrarazteraino.

Espero da 2010. urtean arrain eskaera 100 eta 120 milioi tonen artean egongo dela, prezioen igoera sortuko lukeena.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorioen arabera, bi mota bereiz daiteke:

  • Biologikoa: Biomasaren gutxitzea sortzen duen arrantza da, eta horrela jarraituz gero, espezieak desagerraraz ditzake.
  • Bioekonomikoa: Arrantzaren kostuak kontuan hartzen dituena da. Hau gertatzen da asko arrantzatu denean eta irabaziak gutxitu egiten direnean. Galerak ere sor ditzake.

Mediterraneoaren egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako espezien %80a egoera kritikoan dago. Harrapaketak 100 milioi tonetara ailegatu ziren 2000. urtean eta hortik aurrera hartutako arrainen neurria gero eta txikiagoa izan da.

Kalkulatzen da arrainen %25a, 27 milioi tona, berriro itsasora botatzen dela, gehienetan hilda edo hiltzeko zorian. Anitzetan izurdeak, dordokak eta txoriak harrapatzen dira (100.000 Albatro urtero). Gainera, bertan behera utzitako sareek kalte izugarriak sortzen dizkiete animaliei.

Mediterraneoan bakarrik, milioika pertsona bizi dira arrantzaz, eta egunero ia 2.6 milioi pertsonak hartzen dituzte arrainetik eratorritako proteinak. Larritzekoa da baita ere itsasoen azidotzea, CO2 aren ondorioz. Honek plaktonean eragin txarra du, elikaduraren katearen oinarrian hain zuzen ere.

Ingurumen arazoak Europan.

Soluzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uharri artifizialak sortu: Hauek, galdutako uharriak berreskuratzen eta egoera kritiko batean dauden arrainak laguntzen ditu.
  • Arrantza jasangarria: Printzipio honen arabera, espezie bat ez da jasan dezakeena baino gehiago hartu behar. Honela espezieen irunkortasuna segurtatzen da. Oso garrantzitsua da nahi diren arrainak soilik arrapatzea, zeren beste motatako arrainak itsasora hilik botatzen baitituzte. Horretarako, hautazko arrantza bultzatu behar da.
  • Kontsumo zentzuduna: Kontsumitzailearen jarrera oso garrantzitsua da arlo honetan. Arrain bat erostean, begiratu behar da espezie egokia dela, hau da, arrain kopurua nahiko dagoela, eta adin egokia dutela.
  • Gobernuen neurriak: Gobernu batzuek neurriak hartu dituzte gehiegizko arrantzaren kontra egiteko. Hauen alde dauden herrialde gehienak garapen bidean daudenak dira. Neurriek arrantza arautzen dute, ingurumena eta arrainak babesten dituzte itsasontziek egindako kalteengandik eta arrantza kuotak ezartzen dituzte.
Estatu Batuetako itsasontzi zahar bat uharri artifizial bihurtua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gehiegizko arrantza Aldatu lotura Wikidatan