Geisha
Wikipedia(e)tik
Geisha Japoniako emakume dantzari eta kantari profesionala da.
Antzinatik, gizonaren zerbitzari da; gaur egun, negozio-bileretan eta jatetxe publikoetan aritzen da batez ere.
Geisharen eginkizun nagusia gizonarentzako dotoretasun- eta alaitasun-giroa sortzea izaten da.
[aldatu] Hezkuntza
Haurtzaroan hasten da geisha izateko prestakuntza, eskola berezietan, dantzan, poemak esaten, Japoniako musika-tresnak jotzen eta tea bertako ohituren arabera zerbitzazen ikasten; solaskide bikainak dira geisha gehienak. Ikastaldia bukatuta, leku publikoetan edo etxeren batean hasten dira lanean.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.