Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Goiatz Labandibar idazleak argitaraturiko lehen liburua. Elkar argitaletxeak 2013. urtean. Ipuin bilduma.

Europatik trenez egindako ibilaldi batean bezala dago egituratuta liburu hau. Bildumak hamabi ipuin ditu: Hendaia, Marseilla, Geneva, Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza hirietan gertatzen dira agertzen diren ipuinak. Gainera, hiri hautako geltokiak dira ipuinen abiapuntua edo helmuga. Ipuin bakoitzeko hainbat gai agertzen dira eta ipuinek ez dute elkarrekiko lotura handirik. Berdinetik daukaten bakarra tren geltokiak abiapuntu eta helmuga dutela.

Egilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuin-bilduma honen idazlea Goiatz Labandibar da, 1985. urtean jaioa, Gipuzkoako Oiartzuneko hirian. 2013an Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak ipuin-bilduma idatzi zuen, eta 2016. urtean Fotogramak argitaratu zuen. Bi liburuak Elkar argitaletxearekin plazaratu zituen.

Liburuaren pasarte batzuen laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zagreb eta heriotza publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuin honen protagonista Tomislava da, eta argumentuan kartzelan egon zenetik, heroinako sobredosis batekin hil zenera arte azaltzen da. Tomislavak kartzelan 12 urte pasatu zituen, Kroaziako gerraren erdian atxilotu eta preso hartu zuten, Zagrebeko Unibertsitateko Liburutegitik Antun Mihanovicen liburua lapurtzeagatik. Kartzelan sartu aurretik ezagututako Vesna izeneko Kroaziako neska bati maitemina samurtzeko hartu zuen liburua. Kartzelan hamar urte iraun behar zituen, baina beste bi gehiago egon zen, kartzelako administraritzaren erruagatik. Tomislavak ez zuen gutunik jaso kartzelan egondako denboran, eta askatasuna emango zioten momentuari beldurra zion, inor bere zain ez zegoelako. Horrela, fiskalak aske utzi zuen Tomislava, eta barkamena eskatu zion administraritzako erruagatik. Kalte-ordainak kobratzeko eskubidea eman zion, kartzelan egondako bi urteengatik. 2006ko apirilaren 28an, aske geratu zen, eta Zagrebera bueltatu zen. Dirua eskatzen zuen kaleetan, droga eta zerbait jateko lortzeko. Loak hartzen ezin zuen egun batean heroina dastatu zuen lehenaldiz, Mladenek emanda. Egun hartatik aurrera Tomislavak heroinaren bidez aurkitzen zuen bakea. Mladen tarteka aurkitzen zuen, baina batean, egun asko ikusi gabe pasatu zituen. Mladenek aurkeztutako “konfiantzazko lagun” bati galdetu zion, eta honek jada hilda zegoela esan zion. Gau hartan, Tomislava Zagrebko katedralera joan eta heroinako dosia bikoiztu egin zuen. Turista batzuk aurkitu egin zuten yonki itxurarekin, eta poliziari deitu zioten, baina jada hilda zegoen. Hurrengo egunean Tomislavaren heriotzaren berri eman zuten Kroazia osoan, baina inork ez zuen faltan bota.


Rijeka edo stop play[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mirko eta Adriana bikote bat dira Rijeka-n bizi diren seme-alabekin. Egun batean, Mirko azalpenik eman gabe joan zen, eta 25 urte geroago, bere bikotearekin eta bere seme-alabekin itzultzeko eta haiekin galdu duen denbora berreskuratzeko asmoa du. Bere bat-bateko desagertzearen arrazoia rutinak aspertu eta deskonektatu behar zuela, eta horregatik joan zen. Rijekara itzultzerakoan, bere lagun zaharrek ez zuen ezagutzen, inor hartaz oroitzen zenez gero. Bere emakumearekin bizi zen etxeak jabea aldatu zuen, eta bere emaztea zenaren amaren etxera jo behar izan zuen. Han aurkitu zuen bere emaztearen ama, ezta ere ezagutu ez zuen egin, eta ez zion grazia askorik eragin Mirko bertan azaltzeak. Adriana aurkitzea lortu zuen eta Branko-ko tabernara hitz egitera joan ziren. Istorio honen amaiera irekitzen da eta Adrianak azkenean amore ematen badu eta harekin itzultzen den edo ez, ez du argi uzten

Niza edo ospatu behar ez diren egunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elene eta Eberen istorioa azaltzen du. Bi emakume dira, trenean ticketak banatzen dituztenak, eta adin handikoak. Bi emakumeek egunero mutiko bat ikusten zuten trenean, egunero motxila bat eramaten zuena, eta bromak egiten hasi ziren, haiek ospetsuak izan zitezela eta grabatzen ari zituela imajinatuz.

Abenduaren 18an, Elenek urtero bere santuan egun librea hartzen zuen, bere bikiarekin egoteko, Ange izenekoa. Ange eta Elene guztiz kontrakoa dira, Ange luxuzko kotxe bat zuen, eta bizitza kalitatea ona eramaten zuen, baina Elene igogailurik gabeko laugarren pisu batean bizi zen. Ange ezkonduta zegoen, eta bere arreba bikia ez, eta bi biloba zituen, kasualitatez bikiak zirenak. Eleneren santuan, Angek bilobak ekarri zituen berarekin, eta Eleneri gustatzen ez zitzaizkion planak proposatzten zituen. Bere arrebaren bilobetako bat ere Elene deitzen zen,eta bestea Eliete. Elene bere amamaren bikia bezalakoa zen, galtzailea bezalakoa, eta Eliete Angeren antzekoa, azkarra.

Urte batean, Eleneren santuan hondartzara joaten dira Angeren bilobekin, eta hauek ume txiikiak bezala jolastu beharrean, aulki batean eserita zeuden. Halako batean, Elenek egunero trenean ikusten zuen mutikoaren oso antzekoa zen bat ikusi zuen, hondartzako kremak eta lurreko gauzak hartzen. Lanera bueltatzerakoan, Elenek Eberi azaltzen dio ikusitakoa, eta zuzenki mutikoari galdetzen zio zergatik kremak eta hondartzako gauza galduak batzen zituen. Honek gauza galduak pilatzen zituela azaltzen dio, gauzen jabeek galdutako gauzak erreklamatu eta berreskuratzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]