Genero arrakala Wikipedian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sue Gardner, Wikimedia Fundazioaren zuzendari ohia.

Wikipediaren genero arrakala genero-desparekotasunaren ondorioz sortzen den isuri kognitibo edo alborapenari esaten zaio. Emakumeak munduko populazioaren erdia osatzen badute ere Wikipediako biografien ehuneko txiki bat baino ez dute suposatzen. Arrazoi sozial, historiko eta ekonomikoen ondorioz emakumeen gainean gutxiago idatzi da eta ondorioz, haien ekarpenei buruzko bibliografia eta erreferentzia gutxiago dago. Bestetik ere, Wikipedia editatzen duten pertsonen %84-91a gizonezkoak dira, eta horrek ere eragin handia du.[1][2][3][4][5][6][7][8][9]

Wikipediako komunitateak genero arrakalak arazo larria suposatzen duela onartu eta zenbait ekimen jarri ditu martxan berau murrizte aldera. Jimmy Walesek, Wikipediaren sortzaileetako batek adierazi zuenez, erakundeak ikerketarako diru gehiago erabiliko du, baita softwarea aldatu ere.[10]

Emakume eta gizon wikilarien taldeak sortu dira ere arrakala horri aurre egiteko, besteak beste, Wikiemakumeok, Women in Red wikiproiektuaren parte dena.

Wikilarien sexu-arrakala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inkestek adierazten dutenez, wikilarien %8,5 eta %16a artean baino ez dira emakumeak.[2][11] Genero-arrakalak kritikak eragin ditu wikipedisten, akademikoen eta kazetarien aldetik, eta nabarmendu egiten dira, halaber, emakumeei buruzko artikuluen laburtasuna eta ordezkaritza txikia. New York Times[12]eta The Timesek emakumeak Wikipedian duten ikusezintasunari buruzko kritikak agertu dituzte ere.[13][14][15][16] 2009an, Minnesotako Unibertsitateak eta Nankaiko Unibertsitateak aurkeztu zutenez, editoreen desoreka horrek entziklopediaren kalitatean dituen ondorioen artean genero-desberdintasuna legoke. Gainera, arrakala handitu egingo litzateke erabiltzaileak 500 ediziotik gora egitean, hau da, 500 ekarpenetatik gora egiten dituztenen artean soilik %6a da emakumezkoa eta beraz, emakumeek gizonak baino arinago uzten dute wikipedian editatzeari.[17] 2.000 ediziotik gorako wikilarien artean ere, % 6a baino ez zen emakumezkoa. Datu horiek iradokitzen zutenez, emakumeek zailtasun handiagoak zituzten Wikipedian integratzeko eta irauteko, emakumeen parte-hartzea oztopatzen duen kultura azaleratuz.[17] Bestalde, emakume hasiberrien argitalpenak gizonezkoenak baino maizago ezabatzen zirela aurkitu zuten ere, emakumezkoen edizioen fede ona zalantzan jartzen zelarik. Ikerketak ondorioztatzen duenez, generoarekin lotutako desorekak artikuluen eta entziklopediaren kalitateari eragiten dio.[17][18][19]

Reagle eta Lauren Rhue-ren ikerketa betek ere, ingelesezko Wikipedia eta Encyclopaedia Britannicaren arteko alderapen batean, non estaldura, genero-ordezkaritza eta artikuluen luzeera aztertzen zen, Wikipediako biografietan genero isuriak topatu zituzten.[20]

2011ko apirilean, Wikimedia Fundazioak Wikipediari buruzko lehen seihileko inkesta antolatu zuen. Horren arabera, Wikipedian argitaratzen dutenen % 9a baino ez dira emakumeak. Halaber, jakinarazi zuenez gutxi batzuk baino ez zuten jazarpena salatu, ez eta inguru sexualizatua dela adierazi.[21] Hala ere, urte horretako urrian egindako ikerketa batean emakumeen parte-hartzea uxatzen duen kultura egon daitekela adierazi zen.

Gaztelaniazko Wikipediaren gaineko azterlan baten arabera, 2017. urteko urrian, emakumeak wikilarien % 11,6a suposatzen zuten.[22][23]

Isurien zergatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat arrazoi proposatu dira genero-ezberdintasuna azaltzerakoan. 2010eko azterlan baten arabera, Wikipedian emakumeen parte-hartzearen indizea %13koa da, bestelako foro publikoetan, berriz, %15ekoa.[12][24] Sarah Stierch ikertzaileak gogoratu zuenez ohikoa da Wikipedian parte hartzen dutenek haien generoa ez adieraztea.[25] Kultura bortitzarekiko tolerantziak genero-isurien atzean egon daitezke ere.[26]

2013ko azterketa baten arabera, Wikipedian dauden genero arrakalak kuantitatiboek emakumeak hurbilarazteko oztopo izan daitezke.[27]

Sue Gardner Wikimedia Fundazioko zuzendari ohiak, emakumezko wikilariekin hitz egin eta gero, bederatzi arrazoi eman zituen emakumeen parte-hartze eza azaltzeko:[28]

  • Wikipedia editatzeko interfazerean adeitasun eza erabiltzailearekiko.
  • Aisialdirako ordu gutxi izatea.
  • Autokonfiantza gutxi.
  • Gatazka saihestea eta edizio-borroketatik ihes egitea.
  • Norberaren ekarpenak ezabatuak izango direlaren ustea.
  • Giro misogenoa antzematen dute Wikipediako globalean.
  • Wikipediaren kultura sexual, modu desatseginean, antzematen dute.
  • Ama-hizkuntzean genero gramatikala duten emakumeentzat desatsegina da gizonezkoak balira bezala zuzentzen direnean.
  • Emakumeek beste leku batzuetan baino aukera gutxiago ikusten dituzte gizarte-harremanak sortzeko eta tonu atsegina aurkitzeko.

2014ko uztailean, National Science Foundation-ek 200.000 dolarreko inbertsioa iragarri zuen Wikipedian genero-alborapenak modu sistematikoan aztertzeko. Julia Adamsek eta Hannah Brueckner-ek zuzendurik.[29]

Wikipediako genero-alborapena murrizteko aukerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gai feministako editatoiak antolatzea.[30][31][32][33]
  • Wikimedia Fundazioaren ikusizko editorea genero-isuri hori murrizteko sortu da.[34][35]
  • Systers, emakume programatzaileei laguntza teknikoa ematen dien erakundeak, artikulu bat argitaratu du emakumeen parte-hartzea sustatzeko. Editoreentzako segurtasun-aholkuak ere ematen ditu.[36]
  • Morgan eta Walls-ek argitaratutako dokumentu batek Txokoa modu eraginkorrean nola erabiltzen den aztertu zuen (ingelesez, Teahouse), ingurune atsegina aurkezteko.[37]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Andrew Lih. (20 de junio de 2015). «Can Wikipedia Survive?» The New York Times (Washington).
  2. a b Statistics based on Wikimedia Foundation Wikipedia editor surveys 2011 (Nov. 2010-April 2011) and November 2011 (April - October 2011)
  3. Cohen, Noam. (30 de enero de 2011). «Define Gender Gap? Look Up Wikipedia's Contributor List» The New York Times.
  4. Paling, Emma. (2015-10-21). «Wikipedia's Hostility to Women» The Atlantic.
  5. Eckert, Stine; Steiner, Linda. (2013-10). «(Re)triggering Backlash: Responses to News About Wikipedia’s Gender Gap» Journal of Communication Inquiry 37 (4): 284–303.  doi:10.1177/0196859913505618. ISSN 0196-8599..
  6. Who Gets To Be Notable And Who Doesn't: Gender Bias On Wiki. .
  7. Collier, Benjamin; Bear, Julia. (2012-02-11). «Conflict, criticism, or confidence: an empirical examination of the gender gap in wikipedia contributions» Proceedings of the ACM 2012 conference on Computer Supported Cooperative Work (Association for Computing Machinery): 383–392.  doi:10.1145/2145204.2145265. ISBN 978-1-4503-1086-4..
  8. Gender Differences in Wikipedia Editing. .
  9. Graells-Garrido, Eduardo; Lalmas, Mounia; Menczer, Filippo. (2015). «First Women, Second Sex: Gender Bias in Wikipedia» Proceedings of the 26th ACM Conference on Hypertext & Social Media - HT '15: 165–174.  doi:10.1145/2700171.2791036..
  10. Wikipedia 'completely failed' to fix gender imbalance, BBC interview with Jimmy Wales, August 8, 2014; starting at 45 seconds. (en inglés)
  11. Hill, Benjamin Mako; Shaw, Aaron; Sánchez, Angel. (26 de junio de 2013). «The Wikipedia Gender Gap Revisited: Characterizing Survey Response Bias with Propensity Score Estimation» PLoS ONE 8 (6): e65782.  doi:10.1371/journal.pone.0065782..
  12. a b Wikipedia Ponders Its Gender-Skewed Contributions - NYTimes.com. .
  13. «Where Are the Women in Wikipedia?» New York Times 2 de febrero de 2011.
  14. Herring, Susan C.. (4 de febrero de 2011). «Communication Styles Make a Difference» New York Times.
  15. Reagle, Joseph M.. (4 de febrero de 2011). «'Open' Doesn't Include Everyone» New York Times.
  16. Cassell, Justine. (4 de febrero de 2011). «Editing Wars Behind the Scenes» New York Times.
  17. a b c WP:Clubhouse? An Exploration of Wikipedia’s Gender Imbalance. .
  18. Glott, Ruediger; Schmidt, Philipp; Ghosh, Rishab. (March 2010). Wikipedia Survey: Overview Results. .
  19. «The Wikipedia Gender Gap Revisited: Characterizing Survey Response Bias with Propensity Score Estimation» PLOS ONE 26 de junio de 2013.
  20. Reagle, Joseph; Rhue, Lauren. (2011). «Gender Bias in Wikipedia and Britannica» International Journal of Communication (Joseph Reagle & Lauren Rhue) 5: 1138–1158..
  21. «Wikipedia Editors Study: Results From The Editor Survey, April 2011» Wikipedia April 2011.
  22. Minguillón, Julià; Meneses, Julio; Fàbregues, Sergi; Aibar, Eduard; Ferran-Ferrer, Núria. (5 de diciembre de 2018). Are women present, absent or in disguise? Analyzing gender bias in the Spanish Wikipedia. .
  23. «Exploring the gender gap in the Spanish Wikipedia: Differences in engagement and editing practices» PLoS One 16 (2) 02/2021  doi:10.1371/journal.pone.0246702..
  24. Yasseri, Taha; Liao, Han-Teng; Konieczny, Piotr; Morgan, Jonathan; Bayer, Tilman. (31 de julio de 2013). «Recent research — Napoleon, Michael Jackson and Srebrenica across cultures, 90% of Wikipedia better than Britannica, WikiSym preview» The Signpost (Wikipedia).
  25. The women of Wikipedia: Closing the site's giant gender gap. .
  26. «In UK, rising chorus of outrage over online misogyny» CSMonitor.com.
  27. Jonathan T. Morgan; Siko Bouterse; Sarah Stierch; Heather Walls. Tea & Sympathy: Crafting Positive New User Experiences on Wikipedia. Wikimedia Foundation.
  28. Gardner, Sue. (19 de febrero de 2011). «Nine Reasons Why Women Don't Edit Wikipedia, In Their Own Words» suegardner.org.
  29. Harrington, Elizabeth. (30 de julio de 2014). «Government-Funded Study: Why Is Wikipedia Sexist?» Washington Free Beacon.
  30. MATA, HELENA MORENO. (2018-04-06). Las 'Editatonas' luchan por una mayor presencia de la mujer en Wikipedia. ISSN 1134-6582..
  31. «Categoría:Wikipedia:Editatonas» Wikipedia, la enciclopedia libre 2019-02-23.
  32. Stoeffel. (11 de febrero de 2014). «Closing Wikipedia’s Gender Gap — Reluctantly» New York Magazine.
  33. (en inglés)
  34. Class war! Wikipedia's workers revolt again • The Register. El Reg 18 de agosto de 2014.
  35. Kate Middleton's wedding gown and Wikipedia's gender gap.. 13 de julio de 2012.
  36. Tripp, Dawn Leonard. «How to Edit Wikipedia: Lessons from a Female Contributor» Anita Borg Institute.
  37. «Tea & Sympathy: Crafting Positive New User Experiences on Wikipedia» washington.edu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]