Georgi Dobrovolski

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Georgi Dobrovolski
Гео́ргий Доброво́льский
USSR stamp Georgi Dobrovolski cropped.jpg
Sobietar kosmonauta
Herrialdea  Sobietar Batasuna
Egoera Hilik
Jaiotza 1928ko ekainaren 1a
Odesa, Ukrainako SESF,  Sobietar Batasuna
Heriotza 1971ko ekainaren 30 (43 urte)
Kanpo-espazio
Lehenengo lanbidea(k) Hegazkinlaria
Graduazio militarra Teniente-koronela (Podpolkovnik)
Denbora espazioan 23 egun, 18 ordu eta 21 minutu
Misioa(k) Soiuz 11
Saria(k) Sobietar Batasuneko Heroia
Leninen Ordena

Georgi Timofeiebitx Dobrovolski (errusieraz: Гео́ргий Тимофе́евич Доброво́льский; Odesa, Ukrainako SESF, 1928ko ekainak 1- Kanpo-espazio, 1971ko ekainak 30) sobietar pilotu eta kosmonauta bat izan zen. Liudmila T. Steblevarekin ezkondua, honekin bi alaba izan zituen: Marina (1959an jaioa) eta Natalia (1967an jaioa).

Moskutik gertu dagoen Moninoko Aire Armadako Akademian graduatu zen 1961ean. Sobietar Aire Armadan teniente-koronel maila izatera iritsi zen.

Kosmonauta Gorputzean 1963ko urtarrilak 8an sartu zen Aire Armadako 2. taldean. Orduan hasi eta 1965eko urtarrilak 21 arte entrenatu zen, ordutik aurrera misioren bat noiz emango zain egon zelarik. Soiuz 4ko bigarren erreserbako tripulatzailea izan zen (1969ko urtarrilak 24an jaurti zena), eta 1971ko apirilak 22an jaurti zen Soiuz 10eko erreserbako bigarren tripulazioko kide ere izan zen.

Azkenean, Soiuz 11 misioa eman zioten, non espazioko egonaldiko errekorra lortu zen, eta lehen aldiz espazio estazio batean bizi izan zen, Saliut 1 izenekoa kasu honetan. Alabaina, kosmonautak, espazio jantzirik ez zeramatenez, hil egin ziren ontzia lurrerako itzuleran despresurizatu zenean.

Bere omenez izendatu ziren Kaluga hiriko kale bat, Odesako etorbide eta eskola bat eta 1789 Dobrovolsky asteroidea.

Kremlingo Harresiko Nekropolian dago lurperatuta, kutxa batean. Leninen Ordena jaso zuen, baita Sobietar Batasuneko heroi titulua ere.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georgi Dobrovolski Aldatu lotura Wikidatan