Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista

Українська Радянська Соціалістична Республіка
Украинская Советская Социалистическая Республика
1919 – 1991
Sobietar Errepublika Sozialista
Flag of Ukrainian SSR.svg Emblem of the Ukrainian SSR.svg
Goiburua
Пролетарі всіх країн, єднайтеся!
(Munduko langileok, elkartu!)
Ereserkia
[[Fitxategi:Державний гімн Української Радянської Соціалістичної Республіки
|280px|]]
SovietUnionUkraine.png
Ukraina Sobietar Batasunean
Hiriburua Kharkiv (1919–1934)[1]
Kiev (1934–1991)[2]
Hizkuntza(k) Ukrainera
Errusiera
Eremua 603700
Biztanleria 51706746
Dirua Sobietar errublo
Aurrekoak
Flag of Poland.svg Poloniako Bigarren Errepublika
Flag of Russian SFSR.svg Krimeako oblasta
Flag of Ukrainian People's Republic (non-official, 1917).svg Ukrainako Herri Errepublika
Flag of Romania.svg Besarabia eta Iparraldeko Bukovina
Flag of Hungary.svg Zakarpattia
Ondorengoa
Ukraina Flag of Ukraine.svg

Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista (ukraineraz: Українська Радянська Соціалістична Республіка; errusieraz: Украи́нская Сове́тская Социалисти́ческая Респу́блика) 1918. urtean sortu zuten, eta 1922. urtetik aurrera Sobietar Batasuna osatzen zuten hamabost errepubliketako bat izan zen, 1991. urtera arte. Ukrainera eta errusiera izan ziren hizkuntza ofizialak. Sobietar errubloa zerabilten.

Bigarren Mundu Gerraren amaieran Nazio Batuen Erakundeak estatu independentetzat onartu zuen, bai nazioarteko eskubideekin bai Erakundeko partaidetzat ere, baina Sobietar Batasuneko parte ere bazenez, Moskutik menperatzen zituzten Ukrainako nazioarteko harremanak. 1991. urtean Sobietar Batasuna desegin zenean gaur egungo Ukraina estatua sortu zen, independentzia aldarrikatuz, nahiz eta herrialdeko Konstituzioa 1996. urteko ekainaren 28ra arte ez zuten berretsi.

1989. urteko datuen arabera, Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistak 603.700 km²-ko azalera zeukan, eta 51.706.746 biztanle zeuden.

Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistako mugak behin baino gehiagotan aldatu ziren: 1939. urtean gaur egun Ukrainako mendebaldeko zatia den lurraldea eskuratu zuen, eta 1954. urtean Krimea beretu zuen. Hiriburua hasieran Kharkiv izan zen, 1918-1934 bitartean, eta gero Kiev.

Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista Ekialdeko Europan dago, Itsaso Beltzaren iparraldera. Banaketa politiko eta administratiboari dagokionez, hogeita bost oblast edo probintzia zeuden.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista Aldatu lotura Wikidatan
  1.   [Kharkiveko Oblast, History, http://kharkivoda.gov.ua/uk/article/view/id/4/ .
  2.   Academy of Sciences of the Ukrainian SSR (1969-1972), Soviet Encyclopedia of the History of Ukraine .