Gerardo Diego

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerardo Diego
Gerardo Diego
Datu pertsonalak
Izen osoa Gerardo Diego Cendoya
Jaio 1896ko urriaren 3a
Santander (Espainia)
Hil 1987ko uztailaren 8a
Madril (Espainia)

Gerardo Diego Cendoya (Santander, 1896ko urriaren 3a - Madril, 1987ko uztailaren 8a) espainiar poeta izan zen, 27ko belaunaldiko kidea. 1947tik Real Academia Españolako kidea izan zen eta 1979an Miguel de Cervantes saria eman zioten.

Bizitza eta lanak

Deustu, Salamanca eta Madrilen egin zituen letra-ikasketak. Rafael Albertirekin batera Espainiako Poesia Sari Nazionala sari nazionala jaso zuen Versos humanos poema bildumarekin 1925. urtean. Jose Antonio saria eta Juan March fundaziokoa jaso zituen 1946 eta 1961. urteetan. 1947an Real Academia Española erakundeko kide egin zuten

Oparotasun handiko idazlea izan zen eta bere liburuetako gai nagusiak amodioa, musika eta zezenketak dira batez ere: Imagen (1922), Manual de espumas (1924), Poemas adrede (1932), Biografía incompleta (1953), Alondra de verdad (1941), La luna en el desierto (1948), Soria (1948), Variaciones (1954), Paisaje con figuras (1956), Angeles de Compostela (1961), La suerte o la muerte (1963), El cerezo y la palmera (1964), Vuelta del peregrino (1967), Versos divinos (1971), Cemento civil (1972), Un jándalo en Cádiz (1974), Manuel Machado, poeta (1974), Lola (1977), Socia sucedida (1977) eta Carmen (1977).

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gerardo Diego Aldatu lotura Wikidatan