Gerardo Diego
Gerardo Diego Cendoya (Santander, Espainia, 1896 - Madril, Espainia, 1987) espainiar poeta izan zen; «27ko Belaunaldiko» kidea izan zen.
[aldatu] Biografia
Deustuan, Salamancan eta Madrilen egin zituen letra-ikasketak. Albertirekin batera Espainiako Literatura sari nazionala jaso zuen Versos humanos poema bildumarekin 1925. urtean. Academia de la Lengua Española erakundeko kidea, Jose Antonio saria eta Juan March fundaziokoa jaso zituen 1946 eta 1961. urteetan.
Oparotasun handiko idazlea izan zen eta bere liburuetako gai nagusiak amodioa, musika eta zezenketak dira batez ere: Imagen (1922), Manual de espumas (1924), Poemas adrede (1932), Biografía incompleta (1953), Alondra de verdad (1941), La luna en el desierto (1948), Soria (1948), Variaciones (1954), Paisaje con figuras (1956), Angeles de Compostela (1961), La suerte o la muerte (1963), El cerezo y la palmera (1964), Vuelta del peregrino (1967), Versos divinos (1971), Cemento civil (1972), Un jándalo en Cádiz (1974), Manuel Machado, poeta (1974), Lola (1977), Socia sucedida (1977) eta Carmen (1977).
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Gerardo Diego Fundazioaren webgunea
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.