27ko Belaunaldia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

27ko Belaunaldia Espainian 1920ko hamarkadan entzutetsu egin ziren idazle eta intelektual multzo bat izan zen. Estetikoki joera eta mugimendu artistiko heterogenoko artistak biltzen dituen arren, Europan garai hartan garatzen ari zen abangoardismoko korrontea eta espainiar tradizio kulturala bateratzea bilatzen zuten artistak jasotzen dituela aipatu izan da. 27ko Belaunaldia osatzen zuten idazle eta artista zerrenda onartuena hau da: Jorge Guillén, Pedro Salinas, Rafael Alberti, Federico García Lorca, Dámaso Alonso, Gerardo Diego, Luis Cernuda, Vicente Aleixandre, Manuel Altolaguirre eta Emilio Prados. Taldearen sorrera ofizialtzat 1927 urtean Sevillan Luis de Góngora espainiar poetari eginiko omenaldia hartzen da.


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.