Getxoko Zirkuitua
Getxoko Zirkuitua urtero uztailaren 31n Getxo Punta Galea T.E.k antolatutako lasterketa da[1]. Lehendabizikoz, 1924an egin zuten.
[aldatu] Ibilbidea
Egun bateko lasterketa (klasikoa), ia laua den 16'85 kilometroko hiri-zirkuituan egiten dute (aldapa bakarra 600 metroko luzera duen Txomintxu da). 11 itzuli eman ondoren, guztira 183'35 km du. Ibilbideak Getxo Berango eta Leioa zeharkatzen ditu[2].
Meta Neguriko Arriluze kaian kokatzen da, Arriluze Galeriak (Punta Begoña), Ereaga eta Lezama-Legizamon jauregitik gertu.
1987tik aurrera Punta Galea T.E.k antolatzen du eta 2001 aurrera Ricardo Otxoa oroimenezko lasterketa da, anaia Javierrekin batera entrenatzen ari zela kotxe istripu batean hildako bertako txirrindularia.
Egun 1.1 Maila du Kontinental lasterketen artean. Hala ere, zenbait ProTour taldek ere hartzen dute parte.