José Antonio Momeñe
| Informazio pertsonala | |
|---|---|
| Izena | José Antonio Momeñe Campo |
| Jaiotza data | 1940ko abuztuaren 15a |
| Jaiotza herria | Zierbena |
| Jaiotza herrialdea | Bizkaia |
| Kirol informazioa | |
| Modalitatea | Errepidea |
| Profesional taldea(k) | |
| 1962-1966 1967-1969 1970 |
Kas Fagor Werner |
| 1971-1972 | Werner |
| Garaipen nagusiak | |
| Espainiako Vueltan eta Italiako Giroan etapa bana | |
José Antonio Momeñe Campo (Zierbena, 1940ko abuztuaren 15a) euskal txirrindulari ohia da, 1960ko hamarkadan profesionala izan zena.
Ibilbidea [aldatu]
Amateur mailan 1960ko Erromako Olinpiar Jokoetako errepide eta talde-erlojupeko probetan hartu zuen parte, non 8.a izan zenez diploma olinpikoa lortu zuen.
1962an Kas taldean sartu eta profesional bihurtu zen. Urte hartan Andaluziako Itzulia irabazi zuen.
1964an Espainiako Vueltan 8.a eta 1966an 5.a izan zen, azkenean etapa bat ere lortu zuen.
1965ean Espainiako Txirrindularitza Txapelketan txapeldunordea izan zen.
1966ko Frantziako Tourrean bere ibilbidearen emaitzarik onena lortu zuen, sailkapen orokorreko 4.a izanik, Lucien Aimar garailetik 5'19" minututara.
1967an Fagor taldean sartu eta hurrengo urtean Italiako Giroan etapa bat eta Elola Saria lortu zituen. 1969an, Espainiako Txirrindularitza Txapelketan hirugarren sailkatu zen.
1970ean Werner taldean eman zuen azken urte profesional moduan. 1971an bizikleta utzi eta zuzendari bihurtu zen Wernerren bi urtez.