Berango
|
Berango |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Berango | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Uribe-Kosta |
||
| Alkatea | María Isabel Landa Gaubeka (EAJ) | ||
| Herritarra | berangar, berangoztar | ||
| Koordenatuak | 43°21′57″N 02°59′47″W / 43.36583°N 2.99639°WKoordenatuak: 43°21′57″N 02°59′47″W / 43.36583°N 2.99639°W | ||
| Eremua | 8,9 km2 | ||
| Garaiera | 24 m | ||
| Distantzia | 18 km Bilbora | ||
| Biztanleria | 6.812 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 765,39 bizt/km² | ||
| www.berango.net http://www.berango.net www.berango.net | |||
Berango Bizkaiko barnealdean dagoen udalerria da, Uribe Kosta eta Bilbo Handia eskualdeen artean dagoena. 8,9 km²-ko hedadura du.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Mugakideak
Sopelarekin iparraldetik, Urdulizekin ipar-ekialdetik, Erandiorekin hego-ekialdetik eta Getxorekin mendebaldetik egiten du muga.
[aldatu] Inguru naturala
Eozenoko materialez osatutako ingurua denez, higadurak inguru ireki bat eratu du, non muino garrantzitsuenak Munarrikolanda (256m), Saiherri (197m) eta Agirremendi (154m) diren. Gobela ibaiak herriko atal bat zeharkatzen du eta Abrako Badian itsasoratzen da, Larrañazubi erreka eta berezko hainbat iturri bereganatzen dituela.
[aldatu] Komunikazioak
Bilbotik Barrika-Plentziara doan errepidean dago Berango. EuskoTrenek udalerria Bilborekin eta Mungiarekin lotzen duten zerbitzuak ditu, gehien erabilitako zerbitzua Bilbo-Plentzia Metroa da.
[aldatu] Historia
Berangoren historia duela 40.000 urte hasi zen, historiaurreko gizakia Plentziako itsasadarretik Bilboko itsasadarrerainoko itsasertz-zerrendan bizi zenean. Sukarrizko lanabesak eta ehorzketa tumuluak aurkitu dira bertan, orain 3.000 edo 4.000 urte gorpuak lurperatzeko erabiliak.
Gure garaia hasi aurretik, Berangoko biztanleak karistiarren leinu euskaldunekoak ziren, eta hauek, Estrabonen hitzetan, lurralde zabal bat hartzen zuten, Deba ibaitik Urduña ibaira eta itsasotik hegoalderantz Arkamu mandilerroraino, gaur egungo Deba, Getxo, Trebiñu eta Miranda udalerriek mugaturik.
Karistiarrak izandako lurraldeetatik asko geroago Bizkaia izenez ezagutuko ziren, 900. urtearen inguruko agirietan jada aipatzen den izena da.
Ertarotik dorretxeak gorde dira, Otxandategi, Uriarte eta Basagoiti, euren antzinatasun eta iraunkortasunagatik nabarmentzen dira (XIII. mendeko lehenengo erdia). Sarrera atearen gainean, harrian zizelkatua, sortetxe honetako oinordeko baten eta Butroeko V. Jaunaren arteko ezkontza irudikatzen duen armarri bat dago, 1370. urte ingurukoa, eta duela hamarkada bat herriaren ikurtzat hartua.
Eliza nagusiaren lehen agiri-argibidea 1416. urtekoa da. Halere, Iturriza urrunago doa, XII. mendean eliztarrek eraiki zutela baieztatuz. Santa Ana baselizari dagokionez, 1627an eraikitzen ari zela egiaztatzen duten agiri batzuk topatu dira.
Baserrien antzinatasuna, lekuko abizenen antzinatasunaren parekoa dena, XV. mendetik dator.
Berangon egondako zortzi irin-errotetatik Pozakoa da aipagarria, bere antzinatasunagatik. Errota hau doña Menciaren eskuetara igaro zen XIV. mendeko lehenengo erdian, haren aitak emana, zeinak bere emazte Iñigo Ortiz de Ibargorenen alabaren bidez eskuratu zuen.
Berangok hurbiletik bizi izan zituen gerraren gorabeherak, bereziki ibargorendarrek eta butroetarrek esku hartutako gudaldiak, XIII., XIV. eta XV. mendeetan.
Denboran zehar Berangon bizi izandako pertsonen zehaztasun fidagarriak 1515. urtetik aurrera ditugu. 1960. urtearen aurreko hazkundea oso geldoa izan zen emigrazioaren ondorioz, esaterako Ameriketara. 60ko eta 70eko hamarkadetan izugarria izan zen industrializazio prozesuagatik. 1980ko hamarkadako krisiak biztanleria hazkundea bortizki geldiarazi zuen. 2005eko urtarrilean 5.925 pertsonako biztanleria erroldatu zen.
Berangok Gernikako Batzar Nagusietan eserlekua izan zuen.
[aldatu] Demografia eta biztanleria
| Urtea | 1857 | 1877 | 1887 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1991 | 2001 | 2006 | 2011 |
| Biztanleak | 556 | 506 | 569 | 717 | 883 | 1.029 | 1.326 | 1.491 | 1.654 | 1.865 | 2.900 | 4.136 | 4.102 | 5.311 | 6.012 | 6.812 |
[aldatu] Euskara
Euskal hiztunen gaur egungo ehunekoa Euskal Herriko batez bestekotik gertu dago, %30. Herriko berezko euskalkia mendebaleko euskararen edo bizkaieraren aldaera da, sartaldekoa. Berangon bertso-eskola bat dago.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Munarrikolandako Multzo Megalitikoa: Berangoren eta Sopelaren arteko mugan kokatua, hareharri eta lurrez eginiko bost tumulu biribil eta angeluan tinkaturiko hiru harlausa gorde dituen trikuharri bat ditu. Hileta-monumentu hauek Kobre Arokoak dira.
- Guzmango Santo Domingo Eliza (XVIII. mendea): Santa Teresako Fray Marcosen lan hau antzinako San Laurentzi eliza nagusiaren gainean kokatzen da, azken honen hilobiak estaliz. XIX. mendearen amaieran berreraiki egin zen Basterraren aginduz. Eraikinari kutsu neomediebala eman zion, baina neorrenazentista ere plazara irekitako arkupean. Barnealdean aipagarria da marmolezko mausoleoa, Otxandategi anaien omenezko Mentxakaren lana. Halere, udalerriaren nortasun-ikurra dorrea da, mastaren tentsio bertikalarekin eta gurutzea sostengatzeko linterna zorrotzarekin.
- Santa Ana baseliza (XVIII. mendea): Arkupeak babesturiko aurrealde irekidun eraikin barrokoa. Landazabal anaiek eta Andres Alzagak eraiki zuten XVII. mendeko tenplu baten gainean.
- Hilerria (1949): Haren fatxada tetrastilo dorikoak oso eroritako frontoi triangeluar batekin estalitako pantaila etzana dauka. Grekolatindar estilo zaharra gogorarazten duen multzo ikusgarria da, inguruko hainbat eraikinetan ohikoa dena.
[aldatu] Ekonomia
- Lehen sektore ekonomikoa: Ogibide tradizionala zen, egun desagertua. Gizon asko marinel egiten ziren inguruetako portuetan, eta baserrietan garia, artoa, indabak eta txakolina egiteko mahatsondoak lantzen ziren.
- Bigarren sektore ekonomikoa: Antzina inguruetako burdinoletarako egurrikatza egiten zen, eta ohikoak ziren hareharrizko harrobiak. XX. mende hasieran burdin eta eztainu meatzeak ustiatzeko ahaleginak egin ziren, baina alferrik. Egun industriak pisu handia du, metalurgia eta zehaztasun-mekanika izanik garrantzitsuenak.
- Hirugarren sektore ekonomikoa: Gaur egun gailentzen dena da (biztanleria langilearen %54)
[aldatu] Udal hauteskundeak
| Partido político | Bozka kopurua 2011 | Botoen % 2011 | Zinegotzi kop. 2011 | Bozka kopurua 2007 | Botoen % 2007 | Zinegotzi kop. 2007 |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV) | 1.176 | % 36,69 | 5 | 1.241 | % 47,57 | 7 |
| Bildu | 1.005 | % 31,36 | 4 | - | - | - |
| Partido Popular (PP) | 460 | % 14,35 | 2 | 427 | % 16,37 | 2 |
| Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE/PSOE) | 355 | % 11,08 | 1 | 459 | % 17,59 | 2 |
| Ezker Batua-Berdeak (EB-B) | 209 | % 6,52 | 1 | 308 | % 11,81 | 1 (Aralarrekin) |
| Eusko Alkartasuna (EA) | - | - | - | 174 | % 6,67 | 1 |
- Zentsua 5.193
- Bozkak 3.365
- Txuriak 80
- Nuloak 80
- Parte hartzea 64,8 %
- Abstentzioa 35,2%
[aldatu] Berangoztar ezagunak
- Otxandategiko Simon Pedro: elizako gaur egungo dorrearen eta udaletxearen arkitektoa.
- Ricardo Otxoa: txirrindularia.
- Javier Otxoa: txirrindularia.
- Juan de Teccon: eguraldiaren misterioak argitu nahi zituen meteorologo zoroa.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)Udal webgunea
- (Euskaraz) Berangoko euskarari buruzko artikulua ARGIA astekarian