Giuseppe Jappelli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giuseppe Jappelli

Bizitza
JaiotzaVenezia1783ko maiatzaren 14a
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVenezia1852ko maiatzaren 8a (68 urte)
Hobiratze lekuaVeneziako San Michele hilerria
Hezkuntza
HeziketaAccademia di Belle Arti di Bologna (en) Itzuli
HizkuntzakVeneziera
italiera
Jarduerak
Jarduerakingeniaria eta arkitektoa

Find a Grave: 237091258 Edit the value on Wikidata
Caffè Pedrocchi, Padua.

Giuseppe Jappelli (Venezia, 1783ko maiatzaren 14 - idem, 1852ko maiatzaren 8) arkitekto eta ingeniari italiarra izan zen. Neoklasizismo barruan kokatzen zaio. Bere espezializatea lorezaintza eta paisaiarekin lotutako arkitektura izan ziren.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giuseppe Jappelli Boloniako Clementine Akademian ikasi zuen. 1837an Frantzian eta Erresuma Batuan ibili zen, arkitekturaren joera berriak ezagutuz. Orduan paisaiaren arkitektura deskubritu zuen. Bere lan ezagunena Paduako Caffè Pedrocchi da.

Obra batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra eta proiektu asko utzi zituen Japellik. Lan nagusiak Paduan egin zituen. Hona hemen batzuk:

  • Casa di forza, Padua, Castello Carrarese, (1807)
  • Centro Termale Abanoren berrantolaketa – Montirone, Abano Terme (Padua) (1817-1825)
  • Udal Jauregia, Piove di Sacco (Padua) (1820-1821)
  • Oratorio e Giardino della Libera (Bonelli, gero Zambelli), Volta Brusegana, Padua (1821ean amaituta)
  • Caffè Pedrocchi, Padua (1826 - 1831 - 1842)
  • Villa Ca' Minotto, Rosà, (Vicenza) (1832)

Lorategiak eta parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Treves lorategia, Padua (1829)
  • Villa Ca' Minotto, Rosà (Vicenza) (1832)
  • Villa de Manzoni ai Patt, Sedico (Belluno) (1835)
  • Sopranzi lorategia, Tradate (Varese) (1840)
  • Pacchierotti lorategia, Padua (1840)
  • Wollemborg lorategia, Loreggia (Padua) (1840)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]