Gizarte-langintza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gizarte-langintza pertsona, familia, talde eta komunitateen gainean egindako jarduera tekniko antolatua da, euren ongizate eta gizarte-funtzionamendu egokiago baten alde [1][2]. Gizarte-langileek hainbat pertsona eta familiari laguntzen diete euren arazo pertsonalak eta gizarte mailakoak konpontzen, hala nola baliabideen eskasia, egokitzapen-arazoak, aisialdi eta harreman mailakoak eta etxebizitza arlokoak.

Gizarte-langilearen lanbideak bi alderdi ditu: batetik, laguntza; eta bestetik, lagundutako pertsonen gizarte sustapenaren alderdia.

Gizarte-langintzako ikasketak dituztenek jarduera inguru ezberditzetan betetzen dute bere lana, oro har:

  • Lehen arretarako gizarte zerbitzuak
  • Hezkuntza zerbitzuak
  • Osasun zerbitzuak
  • Zuzenbide administrazio zerbitzuak
  • Lan inguruko zerbitzuak
  • Lanbidearen jardunaldi librea
  • Irakaskuntza eta ikerketa soziala
  • Solidaritatea, elkarlana eta garapenerako laguntza
  • Etxebizitza zerbitzua
  • Migrazioak, gutxiengoak eta demografia
  • Erakunde sozialak, elkarteak, fndazioak
  • Nazioarteko zerbitzu eta erakundeak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Moix Martínez, Manuel (2004), «El Trabajo Social y los Servicios Sociales. Su concepto.», Cuadernos de Trabajo Social 17: 131-141, http://revistas.ucm.es/trs/02140314/articulos/CUTS0404110131A.PDF .
  2. Gizarte-Langileen Nazioarteko Federazioak eta Gizarte-Langintza Eskolen Nazioarteko Elkarteak definizio ofizial hau ematen dute: Gizarte langintzak gizarte aldaketa, giza-harremanei buruzko arazoen konponbidea eta herriaren sendotze eta askapena, ongizatea hobetze aldera, sustatzen ditu. Giza-portaerari eta gizarte-sistemei buruzko teorien erabilpenari esker, Gizarte Langintzak pertsonek euren ingurukoekiko harremanak ditu helburu. Giza Eskubideak eta Gizarte Justizia funtsezkoak dira Gizarte Langintzan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gizarte-langintza