Glukoneogenesi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Glukoneogenesi bide metabolikoa, parte hartzen duten hainbat molekulekin.

Glukoneogenesia organismo heterotrofoengan glukosa sortzen duen bide metabolikoa da.

Organismo autotrofoek glukosaren sintesia, jakina denez, fotosintesi eta Calvin zikloaren bidez burutzen dute. Heterotrofoengan glukosaren sintesia ez da autotrofoengan bezain funtsezkoa, dietaren bidez hartzen baitute. Horretaz gain, heterotrofoek glukosaren erreserba bat dute (glukogeno moduan), glukosaren eskaera asetzen duena. Organismoak glukosa asko behar duenean (ariketa fisikoan, esaterako) gibeleko glukogenoa hidrolizatzen du. Aparteko egoera batzuetan, hala ere, ohiko glukosa kantitatea ez da nahikoa izaten eta organismoak glukoneogenesiaren bidez glukosa sintetizatu behar du (baraualdian, esaterako).

Animaliengan glukoneogenesi edo glukosaren sintesiaren ostean glukogenesia dator (glukogenoaren sintesia).

Autotrofoen aldean, heterotrofoek ez dute CO2 eta H2O molekuletatik glukosa sortzen, molekula organiko txiki batzuetatik baizik (aminoazidoak, pirubatoa, azetil-CoA, oxalazetatoa...). Pirubatoa abiapuntu moduan erabiltzen duen glukoneogenesia da garrantzitsuena: bide horretan glukosa sortzen da glukolisiaren alderantiziko bide batetik, nahiz eta urrats batzuetan bi bide metaboliko horiek berdinak ez izan.

Azkenik landareen hazietan erreserban dauden lipidoak glukosa bihurtzen dira glioxilatoaren zikloaren bidez. Haziak fotosintesia egiteko gaitasuna lortzen duen bitartean glukosa iturri bakarra du prozesu hau. Hazietako zeluletako glioxisometan gertatzen da prozesu hori.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]