Azetil-CoA
Wikipedia(e)tik
Azetil-CoAren egitura kimikoa. Azetilo taldea irudiaren ezker muturrean agertzen da, Ko-Ari lotua sufrearen (S) bitartez
Azetil-CoA metabolismoan funtsezko zeregina betetzen duen molekula bitartekaria da, azetilo taldea duena A koentzimari lotua.
Azetil-CoA bide katabolikoetan zein anabolikoetan agertzen da.
Bide katabolikoetan:
- azido pirubikoaren deskarboxilazioaren ondorioz, Krebs zikloa hasi aurretik:
- Azido pirubiko + KoA + NAD+ → Azetil-CoA + CO2 + NADH
- gantz azidoen beta oxidazioan: prozesu horretan gantz azidoak katabolizatzen dira, eta Azetil-CoA agertzen da, Krebs ziklora pasatuko duena
Bide anabolikoetan ere funtsezko molekula da Azetil-CoA, ondoko prozesu hauetan parte hartuz:
- glukoneogenesian: prozesu anaboliko honetan glukosa eratzen da, azido pirubiko edo aminoazidoetatik (animalia-zeluletan) edo gantz azidoetatik (landare-zeluletan). Azetil-CoA-k parte hartzen du glukosaren sintesian.
- gantz azidoen anabolismoan
- aminoazidoen anabolismoan
- azetilkolina neurotransmisorearen sintesian. Azetilkolina neuronetan sintetizatzen da, kolina eta Azetil-CoA molekula aitzindariak izanik.