Goi Argi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elkartearen plaka, etxeko atarian.

Goi Argi Eibarko Emakumeen Elkartea 1951ean Eibarren sortu zen,[1] Espainian izandako lehen emakumeen elkartea izan zelarik.[2]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mercedes Kareaga.

1951ean sortu zen, Mercedes Kareaga jeltzalearen[2] ekimenez.[3] Sorrerako unetik bertatik, helburu politikoak espreski baztertu zituen,[4] elkartearen norabidea ongintzara eta emakumeen jabekuntzara bideratuz. Lehen ekintzaileen artean, Kareagarekin batera Aurora Etxaburu, Mª Teresa Telleria, Miren Mendikute, Carmen Apellaniz, Celia Murua eta Mertxe Juaristi nabarmendu ziren, besteak beste. Denen artean, partizipazioen bidez dirua lortu zuten, mailegua eskatu zuten eta Dos de Mayo kalearen 19 zenbakian[5] (gaurko Toribio Etxebarria) pisu bat erosi zuten. 1951eko martxoaren 19an ateak ireki zituenerako, 600 bazkidetik gora zituen.[6] Gizonek ez zuten sarrera debekatua, baina bertan bere intereseko gauzarik antolatzen ez zenez, ez ziren joaten.[7]

Bultzatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen zuzendaritza batzordea 1951eko martxoaren 1ean eratu zen, bazkide hauek osatua: Julia Sarasketa (lehendakaria), Josefina Orbea (idazkaria), Maritxu Irusta (diruzaina), Tere Gantxegi[3] eta Francisca San Miguel (eledunak). Urte haietako beste zenbait kide izan ziren: María Dolores Agirre, Sabina Arakistain, Miren Arriaga, Miren Azkarraga, Conchita Basauri, Antonia Baskaran, Alicia eta Amaia Bergaretxe, Mertxe Kareaga Gisasola, Maritxu Gantxegi, Asunción Solozabal, Vicenta Trokaola, Elena Untzeta, Ana Maria Agirre, Angelita Apelllaniz, Mari Paz Ariznabarreta, Arrate Arriaga, Begoña Artamendi, Maria Teresa Azkoaga, Hermenegilda Barrenetxea, Adelaide Boneta, Maria Carmen Bourtthoumie, Cristina Gallastegi, Dora Guridi, Elena Guruzeta, Maria Larrañaga, Lorea Lasa, Arrate Suinaga, Elisabet Santa Cruz, Mari Carmen Zabala,[8] Herminia Errasti, Helena Franco, Nieves Iriondo, Felisa Loiola,[9] Teresa Muñoz, Jesusa Retolaza, [6]

Lan ildoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sociedad Femenina Goi Argi en 2021.
Emakumeen Goi Argi Elkartea 2021an.

Bere lehen ekimenetako bat tonbola bat izan zen, Eibarko San Andres zaharren egoitzaren sorrera bultzatzeko.[10] Beste proiektu nabarmen bat Jardiñetako haurtzaindegia izan zen. Era berean Eibarko beste hainbat elkarterekin kolaboratu zuten proiektu sozial askotan: "Operación Ladrillo" (San Andres egoitza berritzeko[11]), DYA, Odol Emaileen Elkartea,[8] kirol elkarteak...[10] Hitzaldi eta ikastaro asko ere antolatu zituzten hainbat gairi buruz, hala nola ginekologia, sukaldaritza,[12] jostura, ezkontzarako prestaketa[10] edo latinezko meza-liburuen ulermena;[11] aisialdia ere lantzen zuten, besteak beste bazkideendako txangoak ere bultzatuz.[2]

Goi Argik izan zuen garrantzia nabarmentzeko, kontuan hartu behar da garai hartako Espainian emakumeei bizitza sozialaren eskubidea ukatzen zitzaiela, edozertan parte hartzeko aitaren edo senarraren sinadura behar izaten zutelarik. Zentzu horretan, elkarrekin biltzeko aukera hutsa lorpen handia izan zen.[8]

80ko hamarkadan, mugimendu feministaren gorakadan Goi Argikoei Egizan, Marimatraka Feminista Taldea eta Urkilora taldeak batu zitzaizkien Eibarko emakumeen eskubideen aldarrikapenean.[13]

Gaur egunean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toribio Etxeberria kalea; Goi Argi eskuineko etxeetan dago.

2010eko hamarkadan, elkartearen bazkideak 300 inguru ziren; gehienak 80 eta 90 urtetik gorakoak eta arratsalde pasan mahai-jokoetan aritzen zirenak. Egoera ikusita, zuzendaritza batzordean kide gazteak sartzeko premia seinalatu zuten, erreleboa bermatzeari bidea irekiz. Urtero 50 euroko kuota ordaintzen zuten.[5]

Elkarteko tabernan langile bat dute eta 17:00-21:00 artean irekita egoten da, larunbatak izan ezik[5] (bazkide batzuen desadostasunarekin).[14]

2020 urtean, Goi Argiren zuzendaritza batzordea bazkide hauek osatzen dute: Lourdes Izagirre (lehendakaria), Maria Esther Alonso, Miriam Palacios eta Maria Teresa Azkoaga.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8b16eead1a456352e. (2011-10-21). «ASOCIACIÓN SOCIEDAD FEMENINA GOI ARGI» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Un libro narra la vida de la eibarresa Mercedes Kareaga, una mujer solidaria» El Diario Vasco 2006-06-28 (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  3. a b «1951ean Goi Argi elkartea sortu zen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  4. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8b16eead1a456352e. (2011-10-21). «ASOCIACIÓN SOCIEDAD FEMENINA GOI ARGI» www.ivap.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  5. a b c «Goi Argi emakumeen elkartea» etakitto.eus 2018-05-22 (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  6. a b «Martxoaren 8an, Goi Argi emakumeen elkarte eibartarraren fundatzaileak gogoan» Eibarko Udala - Ayuntamiento de Eibar (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  7. «Goi-Argi elkartean antolatzen zituzten ekintzak eta finantzaketa — Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  8. a b c d (Gaztelaniaz) «Goi-Argi, un foco de importantes iniciativas sociales y de solidaridad con los necesitados» El Diario Vasco 2020-03-15 (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  9. «Felisa Loyola Eguia (1921-1999) — Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  10. a b c (Gaztelaniaz) ««Cuando ayudas y alegras a la gente yo me siento muy feliz»» El Diario Vasco 2010-11-07 (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  11. a b «La 'Madre Teresa' de Eibar :: Observatorio la Diversidad de Mugak» medios.mugak.eu (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  12. Gorosabel, Oier. «Sukaldeko errezetak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  13. «Historia — Igualdad-Andretxea — Ayuntamiento de Eibar» www.eibar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  14. (Gaztelaniaz) «A la sociedad Goi-Argi» El Diario Vasco 2008-04-09 (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).