Gordiar korapiloa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexandro gordiar korapiloa mozten, Jean-Simon Berthélemyrena.

Gordiar korapiloa esaera, elezahar batetatik dator, non, elezahar honen arabera, Gordias izeneko Gordiongo (egungo Anatolia) nekazari batek, bere idiak, uztarrira, askatu ezinezkoa izateko bezain modu korapilatsuan korapilatutako soka batzuekin lotuta zeramatzan. Gizon honek, Frigiako ondorengo erregea, Ekialdeko atetik, bere gurdian pausatuko zen bele batekin etorriko zela zioen iragarpen bat bete zuen. Tradizioen arabera, gordiar korapiloa askatzeko gai zenak, Ekialdea konkistatuko zuen.

Alexandro Handia Persiar Inperioa konkistatzera zihoanean, K. a. 333an, Helespontoa zeharkatu ondoren, Frigia konkistatu zuen, non gordiar korapiloa askatzeko erronkari aurre egin behar izan zion. Arazoa, korapiloa bere ezpatarekin moztuz konpondu zuen. Gau horretan, tximistak izan zituen ekaitz bat egon zen, Alexandroren arabera, Zeus bere konponbidearekin ados zegoela sinbolizatuz, eta honako hau esan zuen: "berdin dio moztu edo askatzea". Eta, jakina den bezala, Alexandrok Ekialdea eta Persiar Inperioa konkistatu zituen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gordiar korapiloa Aldatu lotura Wikidatan