Grafia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bi grafia mota, biak oso antzekoak, elkarren ondoan jarritako bi idazkunetan, biak frantsesez idazteko grafiak. Biak latindar alfabeto berbera erabiliz.

Grafia, grezieratik γραφή graphḗ 'idazkera', soinuak edo, zehatzago, fonemak idazteko edo irudikatzeko modua da. Gure kulturan grafia hitzarekin normalean latindar alfabetoarekin egindako hautaketei buruz jarduteko erabili ohi da grafi hitza, halako letra edo letra multzo edo zeinu grafikoa (tiletak, azentu-markak eta) erabiltzea fonema jakin bat irudikatzeko.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adibidez, esaten da lehen euskal idazlearen izen-deiturak grafia askotan dokumentatu dela: Bernart, Bernard, Beñat, Etchepare, Detchepare, Etxepare...

Grafia hitza, gure kulturan, erabiltzen da nabarmentzeko fonemak nola idatzi diren edo nola idatz daitezkeen. Horrela, esate baterako, euskarazko Wikipedian behin baino gehiagotan esaten dira horrelakoak: Ixaka Lopez Mendizabal, gaurko grafiaz; bere garaiko grafiaz, gaztelaniazko grafian, Isaac López Mendizábal; eta garai hartako sabindar euskal grafiaz Lopez-Mendizabal'taŕ Ixaka.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]