Grafton Elliot Smith

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grafton Elliot Smith

Grafton Elliot Smith (Grafton, 1871ko abuztuaren 15a - Londres, 1937ko urtarrilaren 1a) anatomista, arkeologo eta etnologo ingelesa izan zen.

Hiperdifusionismo deituriko teoriaren aitzindarietako bat izan zen. Teoria horren arabera, Egipton sortu zen zibilizazioa aro basa baten ondoren, eta, han egituratu eta gero, gainerako herrietara zabaldu zen, imitazio- eta barreiatze-prozesu baten bidez. Obra nagusia: In the Beginning. The Origin of Civilization (Hasieran. Zibilizazioaren jatorria).


Erreferentziak