Grafton Elliot Smith
Wikipedia(e)tik
Grafton Elliot Smith anatomista, arkeologo eta etnologo ingelesa izan zen (Grafton, 1871 - Londres, 1937). Hiperdifusionismo deituriko teoriaren aitzindarietako bat izan zen. Teoria horren arabera, Egipton sortu zen zibilizazioa aro basa baten ondoren, eta, han egituratu eta gero, gainerako herrietara zabaldu zen, imitazio- eta barreiatze-prozesu baten bidez. Obra nagusia: In the Beginning. The Origin of Civilization (Hasieran. Zibilizazioaren jatorria).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.