Graham Sutherland
Wikipedia(e)tik
Graham Vivien Sutherland (Londres, Ingalaterra, 1903 - 1980) britainiar pintorea eta grabatzailea izan zen.
[aldatu] Biografia
Hasieran grabatuak egin zituen, baina 1931tik aurrera koadroak egiten hasi zen. Pintore askoren eragina izan zuen, Palmer, Blake, Nash, Millet eta Picassorena, besteak beste, eta pintore erromantiko eta surrealistatzat hartua da. Aipagarriak ditu erretratuak (adierazkortasun handikoak), erlijio koadroak (XX. mendeko erlijio-pintore nagusietakoa da) eta gerrako irudiak. Lan nagusiak: Gurutziltzatzea, W. Churchillen erretratua, Somerset Maugham.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.