Pablo Picasso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pablo Picasso
Pablo Picasso
Datu pertsonalak
Izen osoa Pablo Diego José Francisco de Paula Juan Nepomuceno María de los Remedios Cipriano de la Santísima Trinidad Mártir Patricio Clito Ruiz y Picasso
Jaio 1881eko urriaren 25a
Malaga (Espainia)
Hil 1973ko apirilaren 8a
Mougins, Itsas Alpeak (Frantzia)
Signatur Pablo Picasso

Pablo Ruiz Picasso (Málaga, Espainia, 1881eko urriaren 25a - Mougins, Itsas Alpeak, Frantzia, 1973ko apirilaren 8a) margolari eta eskulturagile espainiarra izan zen, XX. mendeko artista esanguratsuenetarikoa. Georges Braque frantsesarekin batera kubismoa sortu zuen.

Izen osoa Pablo Diego José Francisco de Paula Juan Nepomuceno María de los Remedios Cipriano de la Santísima Trinidad Mártir Patricio Clito Ruiz y Picasso zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pablo Picasso Málagan jaio zen 1881eko urriaren 25ean. Haren aita José Ruiz Blasco ere Málagan jaioa zen, eta margolari eta marrazkilari aritzen zen. Ama, María Picasso Lopez, Málagakoa zen orobat, eta José Ruizen lehengusua. Pablo txikitan ez zen oso ikasle ona, baina margotzeko trebetasun handia erakusten zuen. 1891n, hamar urte zituela, familia A Coruñara joan zen bere aitak Da Guarda institutuan lanpostu bat lortu baitzuen. Lau urte geroago, 1895ean, bere aitak lanpostu berri bat lortu zuen, baina Bartzelonako Escola d'Arts i Oficis de la Llotjan. Eskola honetan Pablo onartu zuten eta 1896an hamabost urte baino ez zituela bere lehenengo lantegia ipini zuen Bartzelonan.

1898an bere lehenengo banakako erakusketa egin zuen Bartzelonako Els Cuatre Gats jatetxean. 1900eko udazkenean Erakusketa Unibertsala ikusteko asmoarekin bere lehendabiziko bidaia egin zuen Parisera. Hor Petrus Mañach arte-merkatariari hiru marrazki saldu zizkion, eta honek hileko 150 libera eskaini zizkion Picassori urte beteko lanagatik, esan liteke horrekin margolari profesionala bihurtu zela.

1901ean berriro Parisera joan zen. Max Job ezagutu zuen eta bere garai urdina deitutako aldia hasi zen. 1904an azkenik Frantziako hiriburura lekualdatzea erabaki zuen. Parisen, Picassok Braque eta Apollinaire ezagutu zituen. Braquerekin kubismoa lantzen hasi zen eta 1907an Avignongo Andereñoak (Les damoisselles d'Avignon) margolana egin zuen.

1914an Lehen Mundu Gerra hastean, bere lagunek Braquek eta Apollinairek armadara joan behar izan zuten. Braque udazken horretan hil zen, eta pixka bat geroago Apollinaire ere hil egin zen buruko zauri larri baten ondorioz.

1930ean bere amari pintaturiko erretratu zahar batengatik Carnegie saria lortu zuen, eta honek dirutza eman zion. Horrek etxe handi bat erosteko eta urtebetez Espainian zehar bidaiatzeko aukera eman zion.

1936an Espainiako Gerra Zibila hastean Picassok errepublikanoen alde sendoki egin zuen eta Prado Museoaren zuzendaritza sinbolikoki onartu zuen. 1937an Gernika margolan ezaguna egin zuen, Gernikako bonbardaketa salatzeko. 1939an New York hiriko Arte Modernoaren Museoan Picassoren erakusketa antologikoa antolatu zen.

1942an Frantziako Alderdi Komunistako kidea egin zen.

1946an bere Vallauris garaia deitutako aldia hasi zen. Aldi honetan zeramika ere lantzen hasi zen. Picassok lan egiten jarraitu zuen Frantzian 1973an hil zen arte 91 urte zituela. Lan artistiko aberatsa eta izugarri handia utzi zuen.

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Première Communion (1895-1896)
  • Femme à la mantille (1894), Picasso Museoa, Málaga
  • Autoportrait mal coiffé (1896) Picasso Museoa, Bartzelona
  • Autoportrait aux cheveux courts (1896), Picasso Museoa, Bartzelona
  • Autoportrait (1899-1900)
  • Autoportrait Yo, Picasso (1901 udaberria), bilduma pribatua, New York
  • Maternidad, Picasso (1901)
  • Autoportrait : Yo (1901), John Hay Whitney bilduma, New York
  • Dans un café (1902)
  • Autoportrait (1901 amaiera), Picasso Museoa, Paris
  • Madame Soler (1903), Pinakothek der Moderne, Munich
  • Dama en Eden Concert (1903)
  • Repasseuse(1903)
  • La Tragédie (1903)
  • La Vie (1903)
  • Portrait de Jaime Sabarté (1904)
  • Harlekin, assis (1905)
  • Les Saltimbanques (1905)
  • La Femme à l'éventail (1905)
  • Portrait de Gertrude Stein (1906)
  • Tête d'un jeune homme (1906)
  • Tête d'une femme (1906)
  • Deux nus (1906)
  • Autoportrait (1906 udaberria), Gellman bilduma, Mexiko Hiria
  • Autoportrait (1906 uda), bilduma pribatua
  • Autoportrait à la palette (1906 uda-udazkena), Philadelphia Museum of Art, Philadelphia
  • Marin, roulant une cigarette (1907)
  • Autoportrait (1907 uda), Národni galeria, Praga
  • Avignongo andereñoak (Les demoiselles d'Avignon) (1907), Museum of Modern Art, New York
  • Nu jaune (1907)
  • Coupe des fruits avec des poires et des pommes (1908)
  • Maisons sur une colline (Horta de Ebro) (1909)
  • Femme en vert (1909), Abbemuseum, Eindhoven, Herbehereak
  • Tête de femme (Fernande) (1909), Stadel Museum, Frankfurt.
  • Portrait de Georges Braque (1910)
  • Violon (1912)
  • Nature morte à la chaise cannée (1912 udaberria), Picasso Museoa, Paris
  • Guitare et journal (1916)
  • Arlequin (1917), Picasso Museoa, Bartzelona
  • Olga Kokhlova à la mantille (1917), Picasso Museoa, Málaga
  • Les Baigneuses (1918)
  • Nature morte devant une fenêtre à St. Raphael (1919)
  • Portrait de la famille Sisley (1919)
  • Baignants (1920)
  • Les Trois Musiciens (1921), Museum of Modern Art, New York
  • Maternité (1921-1922), Picasso Museoa, Málaga
  • Portrait de Paulo au bonnet blanc (1923), Picasso Museoa, Málaga
  • Olga au col de fourrure (1923), Palais des Beaux-Arts de Lille
  • Paul en Arlequin (1924) Picasso Museoa, Paris
  • Nature morte à la charlotte (1924), Georges-Pompidou zentroa, Paris
  • Buste de jeune fille (1926), Marie-Thérèse Walter-en portreta, Musée d'art moderne et contemporain, Estrasburgo
  • Grand nu au fauteuil rouge (1929), Picasso Museoa, Paris
  • Le Sculpteur (1931)
  • La Lecture (1932)
  • Minotauromachie (1935)
  • Femmes lisant (1935)
  • Gernika (1937) Reina Sofia museoa, Madril
  • Maya à la poupée (1937), Diana Widmaier bilduma pribatua (2007ko otsailaren 27an lapurtua)
  • Maya à la poupée et au cheval de bois (1938)
  • La femme qui pleure (1937)
  • Portrait de femme au col vert (1938), Picasso Museoa, Málaga
  • Dora Maar au chat (1941), bilduma pribatua (95,2 M€ saldua 2006ko maiatzean)
  • La Colombe de la paix (1949)
  • Buste de femme, les bras croisés derrière la tête (1939), Picasso Museoa, Málaga
  • Le Pull-over jaune (1939)
  • Femme dans un fauteuil (1946), Picasso Museoa, Málaga
  • Massacre en Corée (1951)
  • Madame Z ou Jacqueline aux fleurs (1954), bilduma pribatua
  • Jacqueline au rocking-chair (1954), Parisko pinakoteka
  • Jacqueline assise (1954), Picasso Museoa, Málaga
  • Jacqueline en costume turc (1955 apirila), bilduma pribatua
  • Jacqueline assise (1955)
  • Las Palomas (1957)
  • Portait de Jacqueline (1961eko otsailaren 11), Diana Widmaier bilduma pribatua (2007ko otsailaren 27an lapurtua)
  • Homme assis (1965), bilduma pribatua
  • Le Matador (1970)
  • Baigneuse (1971), Picasso Museoa, Málaga
  • Autoportrait (30 juin 1972), Fuji Television Gallery, Tokio
  • Las Meninas
  • Tête d'Arlequin (15,16M$ saldua 2007an)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museo eta erakustaretoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Pablo Picasso
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Picasso

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]