Gran Sassoko eta Laga mendietako Parke Nazionala

Koordenatuak: 42°29′26″N 13°29′43″E / 42.4906519°N 13.4952371°E / 42.4906519; 13.4952371
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gran Sassoko eta Laga mendietako Parke Nazionala
KokalekuaAbruzzo, Lazio eta Markak, Italia
Koordenatuak42°29′26″N 13°29′43″E / 42.4906519°N 13.4952371°E / 42.4906519; 13.4952371
Gran Sassoko eta Laga mendietako Parke Nazionala is located in Italia
Gran Sassoko eta Laga mendietako Parke Nazionala
Gran Sassoko eta Laga mendietako Parke Nazionala
Gran Sassoko eta Laga mendietako Parke Nazionala (Italia)
Azalera148.935 ha
IzendapenaParke nazional
IUCNren babesaII. maila: parke nazional
Sorrera1991
Webguneahttps://www.gransassolagapark.it/ eta http://www.parks.it/parco.nazionale.gran.sasso/Eindex.php

Gran Sassoko eta Laga mendietako Parke Nazionala (italieraz: Parco nazionale del Gran Sasso e Monti della Laga) naturagune babestua da, Italiaren erdialdean dagoena. 1.489 kilometro koadroko eremua hartzen du,[1] % 90 Abruzzo eskualdean (L'Aquila, Teramo eta Pescara probintziak); gainerako zatia Markak (Ascoli Piceno) eta Lazioren (Rieti) artean banaturik dago.[2] 1991n izendatu zuten parke nazional.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parke nazionalean hiru mendi multzo daude, iparretik hegora txikienarekin hasi eta handienarekin bukatu. Ipar-ekialdean mendi txiki batzuk daude: Monti Gemelli. Erdialdean, ipar aldera, berriz, Laga mendiak, Campotostoko aintzirako uraren ondoan; Gemelli mendiak baino garaiagoak eta sendoagoak dira, baina mendi zaharren borobil itxura tipikoa dute. Eta erdialdean baina hegoaldera joz gero, Gran Sasso mendigunea ageri da, dena harkaitz zakar latza, Adriatikoari begira.[2]

Balio naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde eurosiberiarraren eta mediterraniarraren artean kokatua, biodibertsitate handiko eremua da. Zenbakiek honela laburbiltzen dute parke nazionalaren handitasun naturala: 2.651 landare espezie (59 orkidea barne); galtzeko arriskuan diren 51 landare espezie; Adonis vernalis landarea hazten den hiru eremu, Italiako bakarrak; 11 arrano beltz bikote; Apeninoetako 1.000 sarrio (Rupicapra pyrenaica ornata); eta 120 bat otso.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Parco Nazionale del Gran Sasso e Monti della Laga. parks.it (Noiz kontsultatua: 2021-9-5).
  2. a b c Lopez, Gorka. Gran Sasso eta Laga, Apeninoetako bazter galduak. Berria, 2007ko azaroak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-9-4).
  3. Parco nazionale del Gran Sasso e Monti della Laga. gransassolagapark.it (Noiz kontsultatua: 2021-9-5).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]