Gregorio Nazianzokoa
Wikipedia(e)tik
Gregorio Nazianzokoa edo Gregorio Teologoa (Arianzo, Nazianzotik hurbil, Kapadozia, 330 inguruan - 390 inguruan) Elizako doktorea izan zen. Eliza kristauaren santu da.
[aldatu] Biografia
Nazianzoko apezpiku zuen aitak apaiztu ondoren (361), San Basilio adiskidearen monasteriora joan zen. Ez zuen onartu Sasimoko apezpikutza (372), 381eko Kontzilioak Konstantinoplarako izendatu bazuen ere. Julianoren kontrako bi hitzaldi, arrianismoaren kontrako teologiazko bost hitzaldi, poema teologikoak, sermoiak, kartak eta autobiografia bat idatzi zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.