Groenlandiako Arroila Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arroilaren animazioa

Groenlandiako Arroila Handia Groenlandiako izotz geruzaren azpian zulatutako arroilaren proposaturiko izena da, 2013ko abuztuaren 30ean Science aldizkarian Bristol, Calgary eta Urbinoko Unibertsitateen ikertzaileek aurkeztua.[1][2][3]

NASAren radar bati esker, izotz azpiko arroila erraldoia topatu zuten,[4] uharteko erdialdeko eskualdetik iparralderantz Ozeano Artikoraino eta Petermann glaziarreko fiordora zihoana. Izotz geruzaren ur basalak V itxurako harana sortu du.[4]

Guztira, arroilak 750 kilometro baino gehiagoko luzera, 800 metroko sakonera eta 10 kilometroko zabalera ditu, munduan inoiz topaturiko arroilarik handiena izanik.[5][6] Hala ere, Arizonako Arroila Handia eta Xizangeko Yarlung Tsangpo Arroila Handia sakonagoak dira. Litekeena da lau milioi urte izatea baina baita gehiago ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Groenlandia
Artikulu hau Groenlandiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.