Gulag

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atxilotuak Itsaso Baltikoa eta Itsaso Zuriaren arteko kanala eraikitzen.

Gulaga (errusieraz: ГУЛаг: Главное управление исправительно-трудовых лагерей), edo "Lan esparruen erakunde orokorra", aurkari politikoak eta gaizkileak behartutako lanak egitera behartzen zituen Sobietar Batasuneko zigor sistema izan zen.

Nahiz eta gulaga mota guztietako gaizkileak zigortzeko erabili zen, historikoki Sobietar Batasuneko etsai politikoak zigortzeko eta batez ere Stalinen aurkari politikoak zigortzeko erabilitako errepresio sistema moduan eman da ezagutzera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gulagak 1929ko dekretu baten bidez ezarri ziren eta 1930eko hamarkadan ondorengo urteetan baino erabilpen mugatuagoa izan zuten. 1931 eta 1932 bitartean 200.000 ziren behartutako lana gulagetan egiten zutenn pertsonak. 1935ean 800.000 pertsona zeuden eta 1939an kopuru hori milioi erdira igo zen.

1940ko hamarkadaren amaieran, mundu gerraren ondoren, Stalinek gulagen errepresioa areagotu eta bi milioi pertsona baino gehiago bizi izan ziren Errusia osoan zehar banatutako kolonietan. Gobernuaren datu ofizialen arabera, 1930 eta 1956 bitartean 1.606.148 pertsona hil ziren, gulag eta kolonietan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gulag Aldatu lotura Wikidatan


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.