Gurbitz (tximeleta)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gurbitz (tximeleta)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaLycaenidae
LeinuaEumaeini (en) Eumaeini
GeneroaCallophrys
Espeziea Callophrys avis
Chapman, 1909

Gurbitza (Callophrys avis) Lycaenidae familiako tximeleta espezie bat da. Europa hego-mendebaldean eta Afrika iparraldean aurkitzen da[1].

Thomas Algernon Chapman entomologo eskoziarrak deskribatu zuen 1909. urtean.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusten zaila den tximeleta da, alde batetaik tamaina txikia duelako eta bestetik hegalen azpialdea berdea duelako, ertz marroiekin, eta bikain kamuflatzen da landaretza artean. Hegalek lerro zuri ez jarraitu bat erakusten dute. Gainaldetik marroi iluna da, baina gutxitan ikusten zaio, hegalak itxita izaten baititu pausatzen denean[2].

Beldarra berdea da eta marra argiak ditu. Bizkarraldean puntu gorri batzuk ageri ditu.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaixkak dauden eremu lehorretan ikusten da eta bereziki atsegin ditu gurbitz (Arbutus unedo) asko dagoen eremuak, hortik tximeletaren izena[3].

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belaunaldi bakarra izaten du urtean. Martxoa eta ekaina artean ikusten dira tximeleta helduak. Ondoren arrautzak jartzen dituzte landare helduetako hosto berrietan, lore lehorretatik edo fruituetatik gertu. Udazkenean beldarra atera eta landare hauetaz elikatzen da. Negua igarotzeko pupa eratzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Callophrys avis - LepiWiki» lepiforum.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  2. (Frantsesez) «Thècle de larbousier. Callophrys avis (Chapman, 1909)» www.malaga.es 2022-05-11 (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).
  3. «Callophrys avis on euroButterflies by Matt Rowlings» www.eurobutterflies.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]