Gurbitz
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Arbutus unedo
|
||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
||||||||||||
|
|
||||||||||||
| 'Arbutus unedo' L. |
Gurbitza (Arbutus unedo) Arbutus generoko eta Ericaceae familiako zuhaitz mota bat da. Mendebaldeko Europan, Mediterranear eskualdean, Frantzian eta Irlandan hazten da. Gurbitzak klima biguna behar du eta edozein lurzoru-motatan aurki daiteke. Horrexegatik, Euskal Herriko hainbat partetan hazten da, batez ere kostaldean.
Eduki-taula |
Ezaugarriak [aldatu]
Normalean 5 eta 10 metro arteko altuera izaten du, halere 15 metro altuera izatera irits daiteke baina ezohikoa da. Enborrari dagokionean, gehienez, 80 zentimetro diametrokoa da.
Hostoak berde ilunak eta distiratsuak dira, 5-10 zentimetro luzerakoak eta 2-3 zentimetro zabalerakoak dira.
Lore hermafroditak zuriak dira, batzuetan arrosa argiak ere izan daitezke. Kanpai itxura dute eta 4-6 milimetrokoak dira. Fruitua, garangorri izenekoa, baia esferiko, mamitsu eta pikortsua da, 2-2,5 zentimetro diametrokoa. Garangorriak jangarriak dira, baina kontuz ibili behar da asko jatearekin. Fruitua heldua egonez gero alkohol pixka bat izan lezake, eta ondorioz buruko mina eta mozkorraldia eragin. Hori dela-eta, leku batzuetan fruituarekin likorea egitea ohikoa da.
Beste izen batzuk [aldatu]
Gurbitzak hainbat izen ditu euskaraz: [1]
Gurbitsa, gurbisa, gurbiskia, gurguskia, gurbitxa, gurpitza, kurpitsa, kurpitia, kurpitza, gurbiza, gurguxia, gurguxa, kurkusa, kurkutsa, kulubiza, burbutxa, burbuza, burbiza, burgiza, burguxa, kaudana, kandana, aniamania, animania, gurbistondo.
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo lotura [aldatu]
- (Euskaraz) Gurbitza (zientzia.net)