Haizabia

Koordenatuak: 43°22′47″N 1°44′01″W / 43.3797°N 1.733567°W / 43.3797; -1.733567
Wikipedia, Entziklopedia askea
Haizabia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaHendaia
Koordenatuak43°22′47″N 1°44′01″W / 43.3797°N 1.733567°W / 43.3797; -1.733567
Map

Haizabia, Lapurdiko Hendaia udalerrian dagoen jauregi bat da. Gaur egun eraikinaren alboan izen berdineko hotela dago, bertan itsasoko uradun igerileku bat ere badago.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren iparrraldean dago, herrigunetik kanpo, Ziburura doan kostaldeko errepidearen eta Euskal erlaitzaren hasieran dagoen senadi batean, Abadia gaztelutik hurbil.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean-Louis de Faucigny-Lucinge (1901-1945) printzesak luxuzko hotel-jatetxe bat eraikitzeko asmoz Abadia gazteluaren lursailetako batzuk erosi zituen.

1928-1930 artean Henry Martinet (1867-1936) arkitektoak eraiki zuen. Bertan, garai hartan oraindik martxan zegoen Hendaia eta Donibane Lohizuneko tranbiaren geltoki bat ere bazen.

1944an SNCF konpainiak umezurztegi bat bilakatzeko erosi zuen, gerora burdinbide langileen seme-alabentzako udaleku bihurtuz.

1988an Enpresaren Batzordeak berak jauregia erosi eta 240 pertsonentzako edukiera zuen familientzako jauregi bat bilakatu zuen, 70 logela eta etxola multzo batez osatua zegoen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]