Hamlet (1948ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hamlet 1948ko Laurence Olivier ingeles zinema zuzendari eta ekoizlearen drama filma bat da. William Shakespeare antzerkigilearen Hamlet antzezlanean zinemarako egokitzapena da. Bertan, Laurence Olivier, Basil Sydney, Eileen Herlie, Jean Simmons eta Stanley Holloway aktoreek antzeztu zuten.

Berez, Henrike V.a (1944) eta Rikardo III.a (1955) filmeekin batera Olivierek Shakespearen antzezlanen zinemarako egokitzapenen trilogia osatzen du.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Erdi Aroa, Danimarka, Helsingør hiria. Ofeliaz (Jean Simmons) maitemindutako Hamlet (Laurence Olivier) printzearen aita, Danimarkako erregea (Harcourt Williams), erregearen anaia Klaudiok (Basil Sydney) isilpean erail du, honela tronua bereganatu eta erregearen alarguna den Gertrudis (Eileen Herlie) erreginarekin ezkonduz. Hamlet printzeak eraildako aitaren mamuaren bisita jasoko du, bere erailketa eta egilea aitortzen dizkiolarik. Hamletek mendeku egarriz, aktore ibiltari talde bat topatu eta errege gortean antzezlan bat antzeztu dezaten kontratatuko ditu, bertan erregea bere anaiak erailtzen azaltzen delarik, hain zuzen ere, Hamleten aita Klaudiok erail zuen modu berean... honela Hamletek Klaudioren erreakzioa ikusiz haren errua baieztatzeko itxaropena duelarik.

Aktoreak

Sariak

Filma honek 7 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean 4 irabaziz: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Laurence Olivier), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Roger K. Furse eta Carmen Dillon), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Roger K. Furse) eta Film onenaren Oscar Saria.

Veneziako Mostran Urrezko Lehoia irabazi zuen. Bi BAFTA Sari eta bi Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen.

Kanpo loturak