Hamlet
Hamlet, Prince of Denmark William Shakespeare idazle ingelesaren antzerki obra da, bost ekitaldietako tragedia hain zuzen. 1602 urtean idatzi zuen, eta urtebete beranduago argitaratu zuten. Shakespeareren lanen artean ezagunena da, eta harekin lotu izan ohi den bakarrizketarik ezagunena bertan aurki dezakegu:
- To be or not to be: that is the question:
Whether 'tis nobler in the mind to suffer
The slings and arrows of outrageous fortune
Or to take arms against a sea of troubles,
And by opposing end them
-
-
- « Izan edo ez izan, hor dago koxka.
Zer da nobleago, sufritu indar gabe
patuaren gezi mingarriak,
edo arazo-itsasora armaturik abiatu,
haren aurka saiatuz. » Hamlet, III.
- « Izan edo ez izan, hor dago koxka.
-
Eduki-taula |
Haria[aldatu]
Saxo Grammaticus historialariak idatzitako kontakizun batean oinarritua. Hamlet Danimarkako printzeari aita errege hilaren errainua edo arima agertzen zaio Elsinor gazteluan. Hark adierazi zion Claudius-ek, Hamleten anaiak, hilarazi zuela, emaztetzat hartu zuen Gertrude erreginarekin elkar hartuta. Mendekua hobeki prestatzearren, Hamletek ero itxurak egiten ditu. Ezbaiak harturik, alabaina, duda-mudak eta ekintza ausartak nahasten dira Hamleten jokamoldean. Emaztegaia, Ofelia, (Polonioren alaba) gaitzetsi egin zuen. Modu anker zakarrez galdeketa gogorra egiten dio ama erreginari, eta kortina atzean zelatari zegoen Polonio hiltzen du. Ofeliak, bere onetik aterata, bere buruaz beste egiten du errekan itota, eta Laertesek, Ofeliaren anaiak, aitaren eta arrebaren heriotzaren mendeku hartuko duela zin egiten du. Claudiusek Laertes eta Hamlet odolik gabeko ezpata borroka egitera gonbidatzen ditu. Egiatan, ordea, Laertesen ezpata eta Hamleti eskaintzekoa den ardoa pozoiturik daude. Hamlet zaurituta gertatzen da, baina, hil aurretik, Laertes eta Claudius hilko ditu; erregina ere hil egingo da, oharkabean Hamleten kopatik edan ondoren. Heriotzako orduan, Hamletek Horazio lagun leial bakarrari bere historia kontatzeko ardura eskaintzen dio. Fortinbras, Norvegiago erregea ageri da erresuma bere gain hartzeko.
Kultura eragina[aldatu]
Obra honek itzulpen eta egokitze ugari izan ditu munduko hizkuntza gehienetan. Euskarara Bingen Amezagak itzuli zuen 1952an. Margolari askok ere gai bera ukitu dute beren lanetan, hala nola Delacroixek, Millaisek, Rossettik, Beardsleyk. Musikari dagokionez, Scarlattiren eta Thomasen Hamlet operak dira aipagarriak; besteak beste Berlioz, Txaikovski, eta Piernéren musika lanak ere ezagunak dira. Zineman ere behin baino gehiagotan moldatu da Hamlet obra filmetara. Besteak beste Cecil Hepworthena (1913), Laurence Oliverena (1948) eta Franco Zeffirelirena (1990) dira aipagarri.
Kanpo loturak[aldatu]
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.