Rikardo III.a (1955eko filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rikardo III.a
Datuak
Jatorrizko izenburua Richard III
Izenburua euskaraz Rikardo III.a
Urtea 1955
Estreinaldia 1955eko apirilaren 16a
Generoa drama
Herrialdea  Erresuma Batua
Iraupena 161 minutu
Aurrekontua 6 milioi libra esterlina
Banatzailea London Films
Zuzendaria
Laurence Olivier
Ekoizleak
Laurence Olivier
Alexander Korda (krediturik gabe)
Gidoilariak
Laurence Olivier (krediturik gabe)
Colley Cibber eta David Garricken egokitzapena
William Shakespeare antzerkigilearen Rikardo III.a antzezlanean oinarritua
Aktoreak
Laurence Olivier
Ralph Richardson
Claire Bloom
Cedric Hardwicke
John Gielgud
Laurence Naismith
Norman Wooland
Musikagileak
William Walton
Argazkilariak
Otto Heller
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Rikardo III.a (ingelesez Richard III) 1955eko Laurence Olivier zinema zuzendari eta ekoizlearen drama filma bat da. William Shakespeare antzerkigilearen izenburu berdineko Rikardo III.a antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Laurence Olivier, Ralph Richardson, Claire Bloom, Cedric Hardwicke, John Gielgud, Laurence Naismith eta Norman Wooland aktoreek antzeztu zuten.

Berez, Henrike V.a (1944) eta Hamlet (1948) filmeekin batera Olivierek Shakespearen antzezlanen zinemarako egokitzapenen trilogia osatzen du.

Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Laurence Olivier), filma onenaren eta aktore onenaren BAFTA Sarien izendapenak eta atzerritar filma onenaren Urrezko Globo Sariaren izendapenak ere jaso zituelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XV. mendea, Ingalaterrako Erresuman gerra zibila piztu berri da: Bi Larrosen Gerra (1455-1485), bertan Lancaster etxea (larrosa gorria) eta York etxea (larrosa zuria) elkarren artean borrokatuko direlarik, azken finean erregearen absolutismoa eta nobleziaren arteko azken lehia izango da. Mortimer Crosseko garaipenak Lancastertarrak txokoratu eta Eduardo IV.a Yorkekoa (Cedric Hardwicke) errege izendatua izango da. Errege berriak garaipen horretan bere bi anaiak lagun izan zituen: Rikardo Gloucestereko dukea (Laurence Olivier) eta George, Clarenceko dukea (John Gielgud). Rikardoren pertsonaia ilunak -desitxuratua, beti ilunpean eta azpijokoan- Ingalaterrako historiaren orrialde ilunenetako bat idatziko du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

York etxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lancaster etxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainontzeko aktoreak

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]