Hari (ibaia)
Wikipedia(e)tik
(«Hari Rud» orritik birbideratua)
Hari[1] Afganistan, Iran eta Turkmenistango ibaia. 1.100 km luze. Kuh-i Babako gailurretan sortzen da; gero, Harat ordokian barrena oasiak eta landa-lurrak ureztatzen ditu; handik aurrera, Iranen eta Afganistanen arteko muga markatzen du, eta, gero, Turkmenistanen sartzen da. Han, Tedzhen izena hartzen du, eta, izen bereko oasia ureztatu ondoren, Karakum basamortuko hondarretan galtzen da, lurruntzeek eta irazteek ahiturik. Antzina, Areo (Areios) edo Oko (Okhos) izenez ezaguna zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia (2012-06-29), 171. araua: Asiako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0171.pdf. Noiz kontsultatua: 2013-02-10