Harold Foster
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Harold Rudolf Foster | |
| Ezizena | Hal Foster | |
| Jaio | 1892ko abuztuaren 18a | |
| Hil | 1982ko uztailaren 25a | |
Harold Hal Rudolf Foster (1892ko abuztuaren 18a, Halifax, Eskozia Berria - 1982ko uztailaren 25a, Winter Park, Florida) kanadar-estatubatuar komikigile bat izan zen. Zalantzarik gabe Fosterren komikirik ospetsuena Prince Valiant da ("Printze Ausarta"). Bestalde, Edgar Rice Burroughs idazlearen Tarzan pertsonaiari buruzko komikiak ere marraztu zituen.