Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:03, 23 urtarrila 2016

Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea (ingelesez Harry Potter and the Half-Blood Prince) 2009ko David Yates ingeles zinema zuzendariak zuzendutako fantasiazko filma bat da. J. K. Rowling idazlearen Harry Potter eta Odol Nahasiko Printzea eleberrian oinarritua dago. Daniel Radcliffe, Rupert Grint, Emma Watson, Helena Bonham Carter, Jim Broadbent, Robbie Coltrane, Michael Gambon, Alan Rickman, Maggie Smith, Julie Walters, Bonnie Wright, Mark Williams eta Tom Felton aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ingalaterran barna hedatzen ari diren hondamendiak eta Lord Voldemort eta bere Heriojaleek burutzen dituzten muggledarren aurkako erasoak gertatzen ari diren bitartean, Harry Potter (Daniel Radcliffe) eta bere adiskideak (Rupert Grint eta Emma Watson) Hogwarts ikastetxean euren seigarren ikasturtea hastera doaz. Lord Voldemortek Draco Malfoyeri (Tom Felton) betekizun baten ardura eman eta Snapek (Alan Rickman) hura babestu eta betekizuna gauzatzeko mutila gai ez bada, berak burutuko duela zin egin du.

Nahiz eta gaizkiaren indarrak sar ez daitezen segurtasun neurriek ikastetxea gotorleku batean bilakatu izan, hainbat ikasle azalpenik gabeko erasoen biktima izan dira. Era berean, Harryk «Odol Nahasiko Printzearen» jabetzakoa den edabe-liburu bat topatuko du, honen bidez ikasturte osoan edabeak prestatzeko laguntza izanen du. Dumbledore (Michael Gambon) eta Harryk Lord Voldemorten iragana arakatuko dute, horretarako zuzendariak bildutako oroimenak erabiliz, mutila azken borrokarako egoki prestatu nahi baitu. Horace Slughorn (Jim Broadbent) edabe irakaslearen oroimenei esker, Dumbledore eta Harryk Lord Voldemortek heriotza saiesteko asmoz bere arima «horgurutzeak» izenko zazpi objektuetan banatu zuela jakingo du. Azken objektu hauek bilatzen jardun ondoren, Snapek Dumbledore zuzendaria erailko du, hiltzailearen leialtasuna zalantzan geldituz eta goreneko ahalmena Voldemorten esku lagaz, honela mundu magikoaz bigarren aldiz nagusitzen saia dadin.

Aktoreak

Ikus gainera

Kanpo loturak