Harry Potter eta Suaren Kopa (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:03, 23 urtarrila 2016

Harry Potter eta Suaren Kopa (ingelesez Harry Potter and the Goblet of Fire) 2005eko Mike Newell britainiar zinema zuzendariak zuzendutako fantasiazko filma bat da. J. K. Rowling idazlearen Harry Potter eta Suaren Kopa eleberrian oinarritua dago. Daniel Radcliffe, Rupert Grint, Emma Watson, Michael Gambon, Ralph Fiennes, Brendan Gleeson, Gary Oldman, Miranda Richardson, Alan Rickman, Maggie Smith, Robert Pattinson, Clémence Poésy eta Stanislav Ianevski aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Udaldean, Munduko Quidditch Txapelketa ospatzen ari direla, Lord Voldemorten (Ralph Fiennes) antzinako jarraitzaileak ziren Heriojaleek txapelketaren egoitza erasotuko dute. Gertakari honek Voldemorten boterea oraindik guztiz desagertu ez dela adierazten du, honi Harryren (Daniel Radcliffe) amesgaiztoak gehitu ezkero, Lord Voldermortenen itzulera berehalakoa izango dela aurreiragartzen da.

Hogwarts ikastetxea Hiru Aztin Txapelketaren egoitza bilakatuko da, Europako hiru magia eskolak elkar lehiatzen diren norgehiagoka, honetan eskola bakoitzeko ordezkari banak urte osoan zehar hiru proba gainditu beharko ditu. Halere, Barty Crouch Jr.-ek (Roger Lloyd-Pack) lehiaketan azpijokoa egin eta azkenean Harry berak ere parte har dezan derrigortuko du, araudiaren arabera adingabea izan eta hiru lehiakidek parte har dezaketen arren. Azken proba Lord Voldemort berpizteko azpijokoa besterik ez da, honela Harry harekin borrokatu eta bietako bat hil dadin.

Aktoreak

Ikus gainera

Kanpo loturak