Robert Pattinson

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert Pattinson
Robert Pattinson
Datu pertsonalak
Izen osoa Robert Thomas-Pattinson
Jaio 1986ko maiatzaren 13a (28 urte)
Londres (IngalaterraIngalaterra)
Lan nabarmenenak Twilight
IMDB IMDBko fitxa

Robert Thomas-Pattinson (Londres, 1986ko maiatzaren 13a[1]) Erresuma Batuko abeslari, aktorea eta modeloa da. Twilight filmean Edward Cullenena egiteagatik bereziki ezaguna, baita Harry Potteren pelikula baten Cedric Diggoryrena egiteagatik ere.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pattinson Londresen (Ingalaterra) jaio zen, 1986ko maiatzaren 13an. Haren ama Clarek modelismo agentzia baten egiten zuen lan, eta aita Richardek Ameriketako Estatu Batuetatik antzinako autoak inportatzen zituen. 15 urte zituela Barnes konpainian eman zion hasiera bere karrerari antzerkiaren adarrean. Konpainia hartan urte batzuk eman ondoren hainbat antzezlanetan parte hartu zuen. Robert deigarri suertatu zitzaion aktore-agente bati Tess of the D'Urbervilles antzerkia antzezten ari zen bitartean eta ordutik aurrera berarentzako pertsonai eta lan profesionalagoak bilatzen hasi zitzaizkion.

Une hartaz geroztik alemaniar film askotan parte hartu zuen, esate baterako Die Nibelungen – Der Fluch des Drachen izenburukoan 2004ean, eta Vanity Fairren ere Rawdy Crawlyarena egiten, baina bere eszenak ezabatuak izan ziren eta DVD bertsioan baino ezin dira ikusi.

2005eko maiatzean Erresuma Batuko The Woman Before filmaren estreinaldian agertzeko kontratatu zuten, baina hasi baino lehen kaleratu egin zuten eta Tom Rileyk ordeztu zuen. Urte horren amaieran, Cedric Diggoryrena egin zuen "Harry Potter"ren pelikula batean. Ondorioz, Pattinson Times Online egunkariak "British Star of Tomorrow" (euskaraz: 'Etorkizuneko Britaniar Izarra') izendatua izan zen, Jude Law berria izango zela iragarri zuen egunkari birtualak.

Hacketten 2007ko udazkenerako bildumaren publizitatezko kanpainan agertu zen. Urte horretan bertan, Robertek Twilight izeneko filman Edward Cullenena egingo zuela jakitera eman zen, Stephenie Meyer best-seller homonimoan oinarritutako filmea. Era berean pelikularen soinu bandan parte hartzen du Never Think abestiarekin. Robertek behin baino gehiagotan adierazi du diska bat grabatzea gustatuko litzaiokeela, baina ez diskoetxe baten eskutik, baizik eta era independentean. The Summer House, How to be (Zine festibal bakar batean aurkeztua), That Bad Mother´s Handbook, eta Little Ashes (Salvador Dalí gaztearena egiten) filmetan agertzen da ere.

2009ko urtarrilean Parts per Billion izeneko pelikula bat grabatzekotan zegoen, baina azkenean ezin izan zuen filmatzean parte hartu denbora falta zela eta. Urte bereko martxoan Twilight pelikularen bigarren partea (Ilargi berria) grabatzen hasi zen Edwar Cullen interpretatuz.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2004: Vanity Fair
  • 2004: Ring of the Nibelungs
  • 2005: Harry Potter and the Goblet of Fire
  • 2006: The Haunted Airman
  • 2007: The Bad Mother's Handbook
  • 2007: Harry Potter and the Order of the Phoenix
  • 2008: How To Be
  • 2008: Twilight
  • 2009: Little Ashes
  • 2009: The Twilight Saga: New Moon
  • 2010: Remember Me
  • 2010: The Twilight Saga: Eclipse
  • 2011: Bel Ami
  • 2011: Water for Elephants
  • 2011: The Twilight Saga: Breaking Dawn - Parte 1
  • 2012: The Twilight Saga: Breaking Dawn - Parte 2
  • 2012: Cosmópolis

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.people.com/people/robert_pattinson People.com webguneko artikulua.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Robert Pattinson