Harukichi Hyakutake

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Harukichi Hyakutake
Harukichi Hyakutake
Harukichi Hyakutake jenerala Rabaulgo koartel nagusiaren aurrean.
Datu pertsonalak
Izen osoa Hyakutake Harukichi (izen honetan, Hyakutake da abizena).
Jatorrizko izena 百武 晴吉
Jaio 1888ko maiatzaren 25a
Saga Prefekturan (Japonia)
Hil 1947ko martxoaren 10a
Etnia Japoniarra
Kanpainak:
Bigarren Mundu Gerra:
*Bigarren Txina-Japonia Gerra
*Ginea Berriko Kanpaina
*Guadalcanalgo kanpaina
*Salomon Uharteetako Kanpaina
Jasotako dominak:
Dominak: Egunsentiko Eguzkiaren Ordena (1.maila)



Harukichi Hyakutake (百武 晴吉 Hyakutake Harukichi, 1888ko maiatzaren 25a-1947ko martxoaren 10a) Japoniar Armada Inperialeko jenerala izan zen Bigarren Mundu Gerran. Haren anaia zaharretako bi, Saburo Hyakutake eta Gengo Hyakutake ere, Japoniar Itsas Armada Inperialeko almiranteak izan ziren.

Karreraren hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saga Prefekturan jaiota, Hyakutakek, 1909an, Japoniar Armadako Akademia Inperialeko 21. promozioan infanteria ofizial maila lortu zuen. Kanji Ishihara eta Jo Iimura jeneral ospetsuak eta Txinatar buruzagia izango zen Chiang Kai-shek bere ikaskideak izan ziren. 1921ko Armadako Gerra Eskolan, 33. promozian ikasi zuen. Bertan, kriptoanalisia ikasi zuen eta Japoniar Armadako Estatu Nagusira bidali zuten graduatu ondoren. 1925tik, 1927ra, teniente-koronel mailarekin, Hyakutake Polonian bizi zen Japoniar ofiziala izan zen. 1928an Txinako Kwantung Armadako koartel nagusira koronel bidali zuten. 1932tik, armadaren seinale eskolan lan egin zuen, 1935ra arte. Han sail baten nagusia izan zen Estatu Nagusian. Urte batean, 78. infanteria erregimentua agindu eta gero, Hiroshimako Armadako Prestatzeko Eskolara superintendente joan zen 1936ko apirilean. 1937ko martxoan, maior jeneral mailara igo zuten.

1937ko abuztuan, Hyakutake Seinale Eskolako superintendente izendatu zuten. 1939ko martxoan, Brigada Misto Independientearen agintea eman zioten eta teniente jeneral mailara igo zuten, urte hauetako abuztuan. 1940ko otsailetik, 1941ko apirilera, armadako 20. dibisioaren komandantea izan zen.

Bigarren Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1942ko maiatzean, Hyakutakeri Japoniar Armada Inperialeko 17. armada-gorputzaren agintea eman zioten. Haren kuartel nagusia Ozeano Bareko hego-mendebaldeko Rabaulen zegoenez, bere unitateek berehala ekin zioten borrokari Ginea Berrian, Guadalcanalen eta Salomon Uharteetako kanpainetan. Hitoshi Imamuraren 8. eskualdeko armadak gatazka-lekuko operazioak bere gain hartu zituenez, Hyakutakek unitateak Salomon uharteetan baino ez ziren borrokatu; batez ere Bougainvillen. Aliatuek bera eta bere soldaduak harrapatu zituzten, Torokina Lurmuturrean sendo gotortutako perimetroa ezarri zutenean. Hyakutakeren soldaduek ezin zuten errefortzurik eta hornigairik jaso. Perimetroaren aurkako erasoek porrot egin zuten eta armada-gorputz osoak oihanetik bizibidea atera behar izan zuen. Hori zela eta, gerraren amaierara arte leizeetan ezkutatu behar izan ziren. Hyakutake akitutaz zegoenez, apoplexiak jo zuen eta 1945ko otsailean, Masatane Kanda jeneralak ordeztu zuen. 1946ko otsailera arte, ez zen Japoniara eramateko modurik egon, Japoniak amore eman eta gero hain zuzen. Hori zela eta, 1947ko martxoaren 10ean hil zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harukichi Hyakutake Aldatu lotura Wikidatan