Hayk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hayk-ek Bel gezi batez hiltzen du.

Hayk (armenieraz: Հայկ), Armeniar mitologian Armeniar herriaren sortzailea da. Bere istorioa batik bat V. mendeko Moses Khorenatsi idazlearen Armeniako historia liburuan azaltzen zaigu.

Moses Khorenatsi idazlearen arabera, Hayk Torgom-en seme da, Torgom Gomer-en seme da, Gomer Japheth-en seme da. Juansher historialariak dioenez, Hayk munduaren lehendabiziko buruzagi izan zen Nimrod erraldoiaren zerbitzuan egon ziren zazpi anaietako bat da.

Armeniako Biblian Orion izar-multzoaren izena Hayk da.

kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jainkoak Babelgo dorrea suntsitu ostean, lurreko gizakiak eta erraldoiak hizkuntza ezberdinak hitz egiten hasi ziren eta elkar ulertzeko modurik topatu ez zutenez, haien artean burrukan hasi ziren. Guztien gainetik Bel erraldoia munduaren buruzagi bilakatu zen. Hayk eta beste 300 pertsona Ararat lurraldera joan ziren ihesi. Bel orduan bere armadarekin Araratera joan zen Hayk eta jendea esklabu harrapatzera baina Hayk-ek armada bat osatu zuen Van lakuaren ertzean, esklabu gisa menperatuta bizi ordez, burrukatzeko. Gudan Hayk-ek Bel gezi batez hil zuen.