He (hizkia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
He
Feniziar Hebrearra Aramera Siriakoa Arabiera
He ה He ܗ ه‍,ه
Eratorritako
hizkiak
Greziarra Latin Ziriliko
Ε E
Balizko
jatorria
Hieroglifiko Proto-semitiko
A28
Proto-semiticH-01.svg
Errepresentazio fonemikoa: NAF[h]
Kokapena alfabetoan: 5
Zenbakizko (Gematria/Abjad) balioa: 5

He alfabeto semitiko askotako 6. hizkia da. Feniziar alfabetoan (Phoenician he.svg), alfabeto aramearrean, Alfabeto hebrearrean (ה), alfabeto siriakoan (ܗ) eta arabiar alfabetoan ه (hāʾ izenekoa). Bere soinua h da.

Feniziar letratik eratorri zen greziar alfabetoko Epsilon, Etruskar alfabetoko E, 𐌄, latindar alfabetoko E eta alfabeto zirilikoko Ye. Jatorrian, feniziar hizki guztiak bezala, kontsonante bat zen, baina latin, grekera eta zirilikoan bokal bat da.

Jatorri posibleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proto-Iparmendebaldeko Semitikoan oraindik hiru ahotsgabeko frikatibo zeuden: ḫ ubularra, h glotala eta ḥ faringeala. Wadi el-Hol idazkeran hauek agertzen dira honako hieroglifikoen aldaerak izanda:

V28

ḫayt

A28

hillul

O6

ḥasir

Alderatu behar da Hego Arabiar alfabetoan agertzen diren Himjar ha.PNG (h), Himjar ha2.PNG (ḥ), Himjar kha.PNG (ḫ) eta Ge'ez alfabetoko , , ,

Feniziar alfabetoan ḫayt eta ḥasir elkartu eta Heth letra sortu zen, hillul letrarekin He sortu zen bitartean.

Hei hebrearra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfabeto hebrearra
Alefbet ivri.svg
א  ב  ג  ד  ה  ו
ז  ח  ט  י  כך
ל  מם  נן  ס  ע  פף
צץ  ק  ר  ש  ת
Aldaera ortografikoak
Inprentako tipografiak Hebreera
Kurtsiboa
Rashi
Idazkera
Serif Sans-serif Monospace
ה ה ה Hebrew letter He handwriting.svg Hebrew letter He Rashi.png

Hebrear hei (הֵא), soinu frikatibo glotal soinugabea ahoskatzen da, NAF[h] hain zuzen ere. Batzuetan aldaerak ditu, baina ez da ohikoena. Hebreeraren ahoskera batzuetan kontsonante herskari glotala izan daiteke, Aleph, Vav eta Yodh bezala, hau da, mater lectionis izan daiteke, bokal luze bat dagoela adieraziz.

Hei, Aleph, Ayin, Resh eta Hethekin batera ezin du dagesh bat jaso. Hala ere berdina den zeinu bat jaso dezake Hei-mappiq sortzeko, (הּ). Hala agertzen denean hitz baten bukaeran esan nahi du ez dela mater lectionis bat, baizik eta aspiratu behar dela eta kontsonantea ahoskatu. Aldaera hau ez da gaur egungo hebreeran nabaritzen. Letra hau Hebreeran erabiltzen da genitibo femenino singularra adierazteko erabiltzen da, baina ahoskera ona kontestu erlijiosoan ondo irakurtzeko gaitasuna dutenek baino ez dute erabiltzen.

Esanahiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Preposizio bat, "-a" (adibidez yeled: mutil; hayeled: mutila), hura" edo "nor" adierazteko (adibidez "irakurtzen duen umea" adierazteko).
  • Aurrizki bat indikatzeko esaldia galdera bat dela. Adibidez Yadata, bazenekien; Hayadata?, ba al zenekien?)
  • Atzizki bat leku izenen ondoren mugimendua adierazteko, euskarazko -rantz bezala. Adibidez, Yerushalayim, Jerusalem; Yerushalaymah, Jerusalemerantz)
  • Jaungoikoa idazteko modu bat bere izena erabili gabe. He letrak Hashem esan nahi du, Izena. Hau inprimatu behar denean geresh bat jartzen da: ה׳

Heh siriakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfabeto siriakoa
Syriac Alphabet Sample.svg
ܐ  ܒ  ܓ  ܕ  ܗ  ܘ
ܙ  ܚ  ܛ  ܝ  ܟܟ  ܠ
ܡܡ  ܢܢ  ܣ  ܥ  ܦ
ܨ  ܩ  ܪ  ܫ  ܬ
Heh
Syriac Eastern he.svg Madnḫaya Heh
Syriac Serta he.svg Serṭo Heh
Syriac Estrangela he.svg Esṭrangela Heh
Syriac letter shapes Heh.PNG

Alfabeto siriakoan agertzen den 5. letra Heh (ܗܹܐ) da, ܗ. NAF[h] ahoskatzen da. Hitzaren bukaeran agertzen bada puntu batekin bere gainean orduan hirugarren pertsonako femenino singularra adierazten duen atzizkia da. Punturik gabe berdina litzateke, baina maskulinoa. Bakarrik agertzen bada eta lerro bat baldin badu gainean (ܗܵ), hānoh (ܗܵܢܘܿ), 'hau da' edo 'hori da' esamoldearen laburpena litzateke. Batzuetan ere [[aleluia] esan nahi du (ܗܵܠܹܠܘܼܝܵܐ).

Arabiar hāʾ[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabiar alfabetoa
Arabic albayancalligraphy.svg

ا   ب   ت   ث   ج   ح
خ   د   ذ   ر   ز   س
ش   ص   ض   ط   ظ
ع   غ   ف   ق   ك
ل   م   ن   ه   و   ي

Hizkia araberieraz hāʾ deitzen da. Egipton he izena du. Modu ezberdinetan idazten da kokapenaren arabera:

Posizioa hitzan: Isolatua Bukaeran Erdian Hasieran
Hizkiaren forma: ه ـه ـهـ هـ

Hāʾ atzizki gisa erabiltzen da, ʾIʿrabeko harakatarekin batera, jabetza adierazteko. Markaturik agertzen den izena gizonezko bati dagokiola adierazten da; adibidez كتاب hitzan (kitāb, liburua) كتابه jartzen badugu (kitābuhu, bere liburua) da bukaeran hāʾ jarita. Jabea atzizkiarekin adierazten da, beraz.

hāʾ atzizkia aditz batean agertzen bada objektua maskulinoa dela esan nahi du (adb. يقرأه, yaqraʾuhu, "berak [gizonak] irakurtzen du").

Forma femeninoa bi kasutan ـها da (-hā).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: He (hizkia) Aldatu lotura Wikidatan