Arabiar alfabeto

Wikipedia(e)tik
Alfabeto arabiarra» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arabiar alfabetoa
Arabiar alfabetoa
Arabic albayancalligraphy.svg

ا   ب   ت   ث   ج   ح
خ   د   ذ   ر   ز   س
ش   ص   ض   ط   ظ
ع   غ   ف   ق   ك
ل   م   ن   ه   و   ي

Arabiar alfabetoa Asia eta Afrikako hainbat hizkuntzatan (adibidez arabiera, persiera eta urdua) erabilitako idazkera da. Munduko bigarren alfabetorik zabalduena da, latindarraren atzean. Hebrear alfabetoa bezala abjad-a da, hots, liburu eta argitalpen gehienetan bakarrik kontsonante eta bokal luzeak transkribatzen dira eta bokal laburrak testuingurutik asmatzen dira.

Egungo arabiar idazkera IV. mendean sortua da. Idazkera lotua eta kurtsiboa da, eta honen ondorioz hizkiaren irudia hitzean dagoen lekuaren arabera aldatzen da (hasieran, erdian, amaieran ala isolatua). Eskuinetik ezkerrera idazten da eta ez dago letra larririk.

Korana arabiar alfabetoan idatzita dago. Arabiar kaligrafia artetzat hartzen dute. Islam sunitak izaki biziak irudikatzea debekatzen duenez, islamdar arkitekturak Koranaren eder apaindutako bersetak erabiltzen ditu meskita eta jauregietan.

Arabiar zenbakiak [aldatu]

Arabiar idazkeran hiru zenbaki mota daude: alde batetik ekialdeko zenbakiak honela zatituak: arabiarrak, batez ere Mashreq-en erabiliak, eta persiarrak, Iran, Pakistan eta Indian erabiliak. Beste alde batetik, arabikoak (ia mundu osoan erabiliak), Magreb-en erabiliak. Zenbaki hauek guztiak Indian sortuak dira, baina data ezberdinetan.

arabiar ekialdeko zenbakiak
٠ 0
١ 1
٢ 2
٣ 3
٤ 4
٥ 5
٦ 6
٧ 7
٨ 8
٩ 9
persiar ekialdeko zenbakiak
۰ 0
۱ 1
۲ 2
۳ 3
۴ 4
۵ 5
۶ 6
۷ 7
۸ 8
۹ 9