Britainia Berria
Wikipedia(e)tik
Britainia Berria[1] (ingelesez New Britain) antzina Pomerania Berria, Bismarck uhartediko uharterik handiena da, Papua Ginea Berrian, eta, Ginea Berria uhartetik, Dampier itsasartearen bidez banandua dago. Uharteko hiririk populatuenak, Kokopo, antzinako hiriburua izan zen Rabaul ordezkatu zuena, hiri hau, Tavurur sumendiak suntsitu zuenean 1994an eta Kimbe dira. Bere hedadura, 37.800 kilometro karratukoa da eta 404.873 biztanle ditu.
Bi probintziatan banatua dago:
- Ekialdeko Britainia Berria, hiriburu bezala Kokopo duena
- Mendebaldeko Britainia Berria, hiriburu bezala Kimbe duena.